sábado, 4 de julio de 2020

ASTEKOAK



Izurritearen osteko ibilbideak
Oporrak gozatzeko gogo bizia
Uztaileko lehen egun ilunak
Baina, joan al zen izurria?
Hodeipeko gogoeta antzuak
Uxatu ezin dudan gogo etsia
Bizipoza atsekabetzeko izuak
Baina, nolatan honaino iritsia?
Etxe ingurumarietan barrena
Etorkizuna ez da hain larria
Ez dugu galduko itxaropena
Baina, ez al dugu merezi irria
Gogoan izango ditugu hildakoak
Ezugutu dugun garai txit bitxia
Onak eta txarrak beti akordukoak
Baina, sena ez al zen beti itsusia?


-Hara, Txema, orain mugalari?


-Antzeko-parezido. Domekan nire emaztea Asturias aldera bueltatu zen ni eta haurrak herrian lagata. Hortaz, kotxe barik, edonora joan gura dugula oinez edo taxi bat deitu beharrean gaoz.



-Eta motxila lepo gainean?



-Atzo bukatu zitzaizkigun etxeko laurondako elikagaiak. Hori dela eta Gasteizaino oinez jaitsi, erosketak egin eta berriro ere basoan zehar, eta batez ere aldapan gora, itzuli behar.



-Eta ez al zara karabineroen beldur?



-Ez, ni taxilarien beldur naiz. Ba al dakizu zenbat kobratu zidaten berrikitan?



-Gasteizen Uber ez dagoela uste dut...




Rio Bravo enegarrenez nire basakumeek propio ikus dezaten. Lehenengoan bezala gozatuz; baina, areago nire bi semeak begiak zaba-zabalik liluratuta ikusita gutxitan bezala. Nola ez ekarri nire aita gogora belaxe, harekin batera ikusi balute nirekin auskalo zenbatgarrenez egin bezala... Nola ez eduki malkoak begi ertzetan
"My rifle, my ponny and me" joka hasten denean.
The sun is sinking in the west
The cattle go down to the stream
The redwing settles in the nest
It's time for a cowboy to dream
Purple light in the canyons
That's where I long to be
With my three good companions
Just my rifle, pony and me



"Aurtzaintza", bai, h barik, artzaintzaren aldaera bat. Ardiak kortetatik larrenera eroan beharrean (h)aurrak etxetik basora ateratzea egun osoan bideojokoei atxikita egon ez daitezen edota euren artean elkarri mokoka. Atarramendu on bakarra (h)aurrak ahalik eta gehien nekatzea etxera bueltan sofan etzinda inor izorra ez dezaten euren ohiko zein etengabeko txorakeriekin. Edo bestela esanda: izerdiaren izerdiz otzandu.




-Maitia, gaur lehenengo egunean bezala bihotza gori-gori dut zure amodioagatik.


-Laga txorakeriak alde batera. Salto egingo al duzu ala zer?



-Zertarako? Koronabirusa dela eta ez da inor suteak ikustera etorri.



-Ez eta nigatik ere?



-Berdur naiz.



-Bai, urtero bezala.



-Aurten gainera ziurtasun distantzia kosta ahala kosta mantendu behar da. Eta nik garretatik zenbat eta urrunago, orduan...



-Nire amodioagatik erreko zinatekeela agindu zenidan.



-Erre bai, kiskaldu ordea...



-Hara, herriko azken erromantikoa...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...