lunes, 20 de julio de 2020

ASTEKOAK



Ni beti Senecarekin bat: Patria est ubicumque est bene. Hemen edo edonon.


-Ba oso neska majua emuten dau, kriston jatorra eta oso umila, que no se lo tiene subido así como otras cantantes y tal. Harritu nau, benetan, beragas zaz koadrillako bat balitze moduen, asko gustau jat kontau doskun guztia.

-Bai, gainera guk lez eitten dau berba.

-Bai. Zuk erosikotzazu diska barrixa?

-Ba, eztakitx, tía, eske bertoko musikia ez dot oso gustuko. Eta gainera, gure herrikua bada como que gutxio.

-Bai, tía, ingelesez behintzet kantauko balau...

-Baleike, baia halatabe groupi totala nauko neska horrek...




Zein nekeza da euskaldun izatea, bai! Denok dakigu gaur egunean hizkuntzen nondik norakoak tokian tokiko hedabideek hizkuntza akademiek baino hamaika bider baino gehiago arautzen edo gutxienez guztiz hobeto eta batez ere arinen hedatzen/orokortzen dituztela. Gauzak horrela, Pandemia hasi zenean Berriakoek erdarazko "mascarrillas"en ordekotzat hartu egin zuten "musuko" hitza. Ondo ba, dagoeneko ez dira lau hilabete pasatu eta Berriaren orrialdeetan "musuko" zen oro "maskara" aldatu egin da bertatik bertara. Horrenbestez, Elhuyar hiztegian miatu eta bai, maskara da ordezko egokia, zuzena: "2 iz. [babesgarria] mascarilla, máscara, maskara sudur eta ahoaren gainean ipini: colóquese la mascarilla sobre la nariz y la boca." Labayru hiztegian, aldiz, "musuko"ren ondoko definizioa topatu dut: musuko 1
1 iz. freno, bozal. Ref. al utilizado en caballerías y con animales de tiro. sin musturre(ta)ko (bizk)/muturre(ta)ko (bat), muturreko.

Gauzak horrela, eta maskara hitza behin finkatu eta gero Ihauteriak burutik ezin kendurik, galdera da: Berriakoek ez al zituzten hiztegiak erabili hasiera batean? Eta edonola ere, beste behin ere: zein nekeza den...





-Berriro marmitako?

-Aurreko astean jan zenuten?

-Astero marmitako?

-Zer dute gustuagoko señorito horiek?

-Patatak txorizorekin?

Patatak txorizorekin urte osoan bazkal dezakegu. Nik izugarri gustuko ditut. Halere, hegaluzea sasoikoa da, horrek esan nahi du udara partean baino ezin dugula behar bezala gozatu. Bestalde, patatek txorizorekin niri kalte egin ohi didate tentsioagatik eta zuek askotxo gizentzen zaituzte oso koipetsuak direlako. Marmitakoa ostera oso plater goxo eta arina da. Ez al da hobe osasuntsu jatea?

-Bai, baina patatak txorizorekin gurago ditugu.

-Orduan esaiozue zuen amandreari bihar edo etzi prestatzeko!

-Jakina, berak agindu zigun zu sukaldera sartu orduko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...