lunes, 18 de noviembre de 2024

EURIA


 

      Fundamentuzko esatekorik ez duzunean,

zure burua barrutik hutsik somatzen duzunean,
ordenagailuko pantailan betebeharrak eta zorrak pilatzen zaizkizunean,
gogoan zenituen egitasmoak banan-banan deseustatzen zaizkizunean,
etorkizuna gero eta beltzagoa igartzen dizutenean,
hatzak tekletan lardaskatzen zaizkizunean, zure inguruan dena gaizki ulertuak direnean, arima nonbait eta noizbait galdu zenuela jabetzen zarenean,
gaurdaino okerrak eta hutsak baizik egin ez dituzulakoan zaudenean,
orotan hutsaren hurrengoa zarela asmatu duzunean.
Hau guztiau gogora etorri bezain laster, aulkitik jaiki, belusa zabaldu eta hor kanpoan
euria etengabe ari duela gogoan hartu,
etxean oso bero zaude eta.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...