domingo, 18 de noviembre de 2012

MUNDU GUZTIAK IZENA DAUKA ETA ZUREA DA...



Atzoko txak... polizien manifa ikusi eta gero, zera galdetzen diot nire buruari, jaso al zuten euren lankideen egurra manifa bukatutakoan, egon al zien aldarrika ari ziren agenteen artean beste batzuk ezkutuan manifa hankaz gora jartzeko as
motan, edo izan ziren haiek beraiek euren burua zapaldu egin zutenak, ez dakit ba, euren buruaren oldartuz porrararekin. Bitxia benetan, baliteke lotsagarria, euren herkideen kontra kupidadabeki oldartzen direnak, berdin gutxi edo diren ala ez, uniforme janzterakoan gorpu osoa ordezkatzen baitute, bestela ez lirateke uniformedunak, partikularrak baino, gainontzekoei egurra eman eta gero eure elkartasuna eskatzea. Gainera, haietariko norbaitek gaizki edo krudel jokatu egin badu euren errua ez dela diote. Bai kopeta handia, bai, ikusi besterik ez da egin behar manifa guzti-guztietan nola oldartzen diren jendearen kontra edozein huskeriagatik. Saiatzen dira gaixoak gainontzekoengana hurbiltzen, herri xehe eta batez ere egurtuaren parekoak balira bezala har ditzagun. Alabaina, nire buruari berriro galdetu beharrean nago, galdera txatxua noski, atzokoan egon al ziren istiluak manifestari eta polizien artean? Nola ausartzen dira lehen gainontzekoak kalean manifestatzen direnean txakurrarena egitera eta gero, aldi berean haiek kaleratzen direnean euren lan baldintzen kontura aldarrika, inolako elkartasunik eskatzera? Nola egin nezake gazte-gaztetatik atzetik segika eta kolpeka izan ditudanen eskakizunekin bat? Nik, aldez aurretik aitortuz ez naizela batere epela halako gaietan, aitortuz ere sekula ez dudala gogoko haien kontrako indarkeria hiltzailea, deitoratzen dudala bihotz-bihotzez ETAren ekintzetan eroritako hainbat eta haibat gizakumeren herioa, baina ikaragarri ondo gogoratzen ditudala gaztetan haiek pasatu arazitakoak, atzokoa ikusita gogora ekartzen ditut atoan nire hiriko musika talde baten letrok:


"Egun guztia irauten duzu
zure kainoari lotuta
beldurrak zaitu maskaratueta
enork ez daki nor zeran
ez du inporta galant ederra
mundu guztiak izena dauka eta
zurea, txakurra!
Odolaren usaina, biolentziaren erresumena.
Si vis pacem para bellum
dio zure brigada txuskeroak
Si vis pacem para bellum
9 mm. zuretzat
zure omenez negarren gainetik
gorrotoko ohiuak dabiltza
protokolo guztia ta azkenian.
Erakusteko zer zeran
bat gutziago edo agian
derrigor ondeztu behar den azken
numeroa.
Si vis pacem para bellum
noiz arte jarraituko du dantza
si vis pacem.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...