sábado, 10 de noviembre de 2012

MATXINADA




Agintaritzaren aurkako herri-altxamendu edo jazarraldia; bereziki XVII-XVIII. m.etan Europa osoan aldaketa ekonomikopolitiko eta sozial sakonen ondorioz sortutakoak.
Euskal Herrian garrantzitsuenak Gatzaren altxamendua (1631-34), 1718ko eta 1766ko matxinadak eta Zamakolada izan ziren.
 1718ko MatxinadaGaztela eta Euskal Herriaren arteko mugak itsas portuetara edo Frantziako mugara eramatea agintzen zuen kontraforu-dekretuaren aurkako matxinada. Foruen errespetua argudio gisa erabiliz, interessozioekonomikoan oinarritutako altxamendua piztu zen. Nekazariak, zenbait produkturengatik aduana-zerga ordaintzearen kontrako izaki, Bilbora joan eta dekretua ezeztatuko zukeen dekretu berria sinarazten saiatu zirenalferrikBizkaia eta Gipuzkoako zenbait jauntxok jabegoak utzi eta ihes egin behar izan zuten. Errege-tropak Bizkaian sartu eta egoera kontrolatu bitarteanarpilaketa ugari gertatu zen. Altxamendu ondoko zapalketa gogorra izan zen, baina nekazariek lortu zuten zenbait produktu zergatik libre uztea. 
1766ko Matxinada. Zerealen prezio altuak eta merkatariek biltegian zuten zereala saldu nahi ezak sortutako eskasiaren ondorioz piztutako matxinada izan zen. Gipuzkoako zenbait lekutan herritarrek zereala errekisatu eta jauntxoak zereala merketzera behartu zituzten. Beste herri batzuetan, jauntxoek aurrea hartu eta herritarrek ekintzarik egin aurretik dekretuz jaitsi zituzten prezioak. Altxamenduari amaiera emango zion armada sortu zen Donostian -Irun, Errenteria eta Donostiako merkatarien laguntzarekin- eta matxinatuek indar handia zeukaten Azpetia eta Azkoitira abiatu eta zapaldu egin zituzten. Zapalketan eskuhartze zuzena izan zuen, besteak beste, Peñafloridako kondeak. Zenbait historialariren arabera, XIX. m.ko karlistadak ere matxinadak izan ziren, lehia dinastikoan nahasian baina.

Atzokoaz gero, hots, Barakaldon gertatutakoaz gero, azken egunotakoarekin batera, bazegoen hitz bat nire buruan etengabe nerabilkidana; matxinada. Bai jaun-andreok, badakit koxkortuegia naizela, agian, agian bakarrik, halakoa gauzetan erreparatzeko, gauzak beti bestela konpondu behar direla  jakin behar nuena, elkarrizketa konponbidea dela eta indarkeria beti eta printzipioz baztertu beharrean gaudela. Badakit ere bestela izanda kalteak-eta sortzen ez direla, areago bidegabekeria nagusi litekeela. Badakit eta hala eta guztiz ere nire buruari galdetu behar diot: eta bidegabekeria hori boteretsuena denean soil-soilik eta gainera etengabekoa, ez dela modurik haiekien inolako konponbidera iristeko, zuk arazoak, bidegabekeriok egia esan, modu artetsu eta batik bat heldu batez konpotzeko hamaika proposamen egin eta gero guzti-guztiei muzin egiten dietela ondo asko dakitelako haiek zartagina eskutik dutela. Orduan, zer egin leike, nora edo norengana jo justizia eskean. Ate guztiak itxita dituzu, sistema nahitaez horrela egon daitezen ezin hobeto montatu dutelako, badituzte gainera ustez behintzat zu ordezkatzen zaituztenak ere euren alde, polito koipeztu edo euren alderdiei maileguz emandako diruaren erruz botere dirudunarekin zorretan daudelako, edo hobeto esanda, botete ekonomiko eta politikoaren arteko lokarriak hiritarrekiko betekizun edota begirunearen gainetik daudelako halabeharrez. Orduan bai, gogora datorkizun hitza oso-oso argia bezain aspaldikoa dena: matxinada. Zer dela eta? Ondo asko dakizula behinola gure arbasoak poterearen bidegabekerien aurrean, beste inoren laguntzarik ez zutela, inolako konponbiderik ez zekusatela, matxinatu ohi ziren etsi-etsian, hil ala bizi. Matxinatu, zamakolatu, gamazatu, mendira jo... Jakina, nik dut inolako deirik egiten inork armak eskuan har ditzan berriro ere, are gutxiago artean gordetzen dituzten horiek bertan behera erabat utzi ez dituztelarik, edo inolako banketxeren kontra harrika edo koktelmolotovka haste aldera. Baina badaude hamaika modu matxinatzeko inoren odolik isuri behar izan barik, nola ekin protesta ahalik eta gehien zabal dadin, noren kontra eta nola zuzendu egiazko eraginik izan dezan, boteretsuen zer-nolako interesak kolokan jarri herri xehearen kontrako edozein ekimen burutu baino lehen erne, kontuz, ibil daitezen behingoz. Norbaitek bideak asmatu behar, noski, batez ere luze eta sakon hausnarrean egin eta gero. Bestela akabo, bestela halako bideak printzipioz eta beti lekuz kanpo daudela, edozein motatako matxinadak beti bakerako arriskutsuak direla, legeak edota arauak, berdin dio ezbidezkoak direnentz, nahitaez bete egin behar direla, egunero, etengabe eta euren hedabideen laguntza ia mugagabekoaz sinetsi arazi nahi digutenei men egin beharrean izango gara halabeharrez. Hau dela eta, eta nik neuk kexatu baino egiten ez dudanez gero, hona hemen benazko gogoeta sakon eta luzeak, txit mamitsuak egia esan, egiten dituen Juan Inazio Hartsuaga lagunaren burutzapenetariko bat giza matxinada artetsu eta heldura bidean: Bankua bezain pragmatikoak izanda, lege berriak iritsi artean modu bat baino ez dago kalegorriratzeak geldi arazteko: Bankuari dirua gal araztea. Hortik aurrera ideiak libre: Bulegoak txikitu, su eman (lan orduz kanpo, arren), indarrez hustutako etxeak txikitu (edo su eman blokean bizilagunik ez badago), eta abar. Bankuak dirua galduko balu, epaitegian etxeaz jabetu bai, baina ondoren bertan bizi direnak ez lituzke botako hain erraz. Asmatuko lukete beste bideren bat. Hau ez da noski horrelakoak egiteko deialdi bat, gogoeta teoriko bat baizik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...