jueves, 6 de diciembre de 2012

ESTRESSA



Ene! Ze ona, zer nolako zuzen, zorrotz eta zehatza, benetan, hitz eta irudi gutxitan laburbilduta hiriguneetan bizi gara/ginen euskaldunon patologiaren nondik norakoak, areago, euskararen beraren kinka larria, Eta gutxi ez bailitzan ere marrazkitxoak izugarri politak begitandu zaizkit.

Eta bideoa ikusitakoan zer ondorioztatu behar, ez dakit ba, lehenengo/aurreneko hitza beti euskaraz? Baliteke, baina bideoak ondo asko azaldu bezala, zer-nolako buruhausteak, euskaltzaletasunak beti eta etengabeko ahalegintxo bat eskatzen dizu, euskarekiko atxekimendu irmo eta ia ezustekoa ere, sarritan erdal giroak gainditzen baitzaitu nahitaez, normalean gizakiok ahalik eta eragozpen gutxien nahi baitugu, horregatik kosta egiten zaigu hainbeste betiere erne egotea, eta horrexegatik ere euskara sustatzeko edo normaltzeko edozein politikak edo euskara premiazko hizkuntzatzat izango duten esparruak-eta sortu behar lituzke, alegia. Eta zer esanik ez, euskaraz egiterakoan sudurra zimurtzen dizutenetaz, nola adierazi gizalegeak nagusi izan behar duela beti.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...