viernes, 30 de octubre de 2015

GABA BELTZA




-Baina, baina, ze ostia da Jabolin dalako hori? 

-Amerikanuak egunotan ospatzen deuen heriotzan jaixa, bakizu, kalabaziak-eta buru gainean...

-Eneee, ze txorrada klase da hori, baina hori bizi osuan ospatu degu hamen Mutrikun.

-Kalabazekin ta guzti?

-Bai, motel, gaztetxoak alde batetikan bestera ibiltzen giñan jentia bildurtzen. Egun batzuk leheno inguruko ortuetan kalabaziak lapurtzen genduzen gero hustu eta barruan kandeliak sartzeko. Kalabaziak atarixetan-eta ipinten genduzen. Gero kalietan zihar juten giñan kantetan: "Xesteron kontra, animen alde...Â" (Xestero Mutrikuko enterradorian izena zan). Gaba Beltza esaten giñun.

-Ba Mutrikutik kanpo jai horri Halloween esaten dixue...

-Ikusten? Kanpoko guztixak kolonizatuta zoze!

No hay comentarios:

Publicar un comentario