miércoles, 9 de diciembre de 2015

STAR WARS



Atzo gogoratu zidan nire lehengusu batek Star Warsen aurrenekoa ikusi genuenekoa. Denok adi eta zain noiz ikusiko, pelikula nonahi hizpide baitzen. Atzenean gure hiriaren erdialdeko General Álava kalean zegoen Gasteiz zinema areto zaharrean ikusi genuen. Zer nolako ilarak barrura sartzeko, itzelak, Gasteizen inoiz ez ikusitakoak, ez behintzat gure belaunaldikoek. Horrenbestez, egundoko gogoa genuen pelikula ikusteko eta zinemara sartzeko egundoko ilarak ikusi orduko ere etsiak jota geratu ginen. Zorionez, nire aitaren lagunmin baten pelukeria zinemaren aurrean zegoen, hau da, zimenako tabernakoak lagun zituela, eta bai. beraiei esker sartzen lorgu genuen areto barrura, zinemara ematen zuen barraren gainetik jausi eginez, hau da, tabernakoek kolatu egin gintuztela, bestela akabo.

Luke, Han, Txihuaka, Le(i)la printzesa, eztarriko minbizia edo zuen Lukeren aita beti abadez jantzia, Jordi Pujolen sosiasa eta enparatuak ikusi eta atoan liluratu egin ginen. Harrezkero gure mundua galaxia bat zen, eta gu, jakina, izarretako matxinoak Inperioaren kontra etengabeko borrokan. Jedi Zaldunak izatera jolastu ohi genuen zaldun "julai"ena egiten. Nik ordea beti Darth Vader gogoko izan nuen. Niri gaiztoak beti gustatu zitzaizkidan Luke Skywalker memeloa bezalakoen aldean. Jolasean, ordea, Han Solo izan nahi nuen, nesketan inor baino hobeto moldatzen zelakoan, noski. Gehienetan berriz Chewbaccarena egitea tokatzen zitzaidan. Halabeharrez, badirudi inork baino hobeto arrantzaka, deardaka, egiten nuela.

Urte mordo bat geroago bigarren trilogia ikusi nuen. Izan ere, joandako asteburu luze honetan hiruretako bat ikusten saiatu naiz telebistatik. Ezin esan nolatan gogaitu naizen. Sano aspertu naiz. Zer nolako laparda begitandu zaidan istorio osoa, epiko-politikoa zein amodiozkoa, zer nolako astunak egin zaizkidan tramak, zer nolako kutrea suertatu zaizkidan urte pila pasa eta gero kartoizkoak ematen zuten hainbat eta hainbat pertsonai. Laburbilduz, ezin argiago dut gaurgero ez naizela starswarzalea, Tronu Jokuzalea baizik. Esan liteke, bai, nolabait, eta kostata ere. koxkortzen ari naizela nahitaez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...