miércoles, 6 de julio de 2016

ATSEGIN DUGUN HIRIA ETA EZ DENA


Bart ikusitakoa. Bai, ederra da, oso, baita hunkigarria ere. Baina ezer baino lehen ispilukeria hutsa, peto-petoa, hori baita ni bezalako gasteiztarrok atsegin eta maite dugun hiria, hau da, irekia, abegikorra, kulturanitza, kulturazalea, elebiduna..., hau da, Gasteiz oso neurri apalean baino ez dena azken buruan. Erreperatu besterik ez zaie behar laburmetraian azaltzen diren gasteiztarrei, betikoak omen dira, ia denak elkarren ezagunak, Gasteiz bezalako hiri batean oso jende jatorra, eskuzabala, irekia, aurrerakoia, sentibera eta abar baitago, jakina baietz, baina ez dira/gara nagusi, ez, inondik inora ez, eta halakorik baieztatzen duenak ez du hiria errotik ezagutzen, beharba ezagun du bere giza-ingurua ozta-ozta. Azken honen adierazle azken udal hauteskudeen emaitzak, Maroto-Le Penen aldeko botoak areagotu ziren bere diskurtso arrazista eta populistaren ondorioz. Eta ez, noski ezetz, PPren nagusigoa murritza da gainerakoen aldean. Baina, ezin dugu gure burua engainatu, hein handi batean belaunaldi haustura baten aurrean gaude. Banaka batzuk kenduta atso-agure gehienak, adinaz zein gogoz, Gasteiz bezalako Flauberten probintziaren kutsuko hiri batean aldez aurretiko zaharrak parrastaka baitira, ni behintzat haiek inguratuta koskortu naiz eta. Izan ere, bart bideoa nekusala nire aita gogora ekarri nuen ziplo, berarekin egundokoak izaten banituen honen eta beste gai askoren kontura, sarri askotan ere erantzuten nion gordin-gordin ezinezkoa zela bera bezalako Franco garaietako eskolan sasi-hazi/hezitako batekin ezer eztabaidatu, ez zela ez girorik, ez biderik, harresi baten kontra etengabean eta buruz joka aritzea bezalakoa izaten zela. Edozela ere, laburmetraia oso atsegin dut, bai horixe, erakusten baitu nik maite dudan edo hobeto esanda maita dezakedan hiri bakarra, bestea ordea oso ezagun dut txikitandik, eta ez, ezta sekula izan hain irekia, abegikorra, kulturanitza eta abar, guztiz kontrakoa baizik. Egia esan, bada funtsean, ariman, Maroto-Le Pen bezalako itxurazale gezurti maltzurrak alkate hautatzen dituztenena bezalakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...