Ah ze plazerra atzo arratsaldean txikitako adiskide batekin hitz eta pitz garai zaharren kontura, barre handi eta goxoak, eta ezer baino lehen gu bezainbeste koxkortutako lagun edo ikaskide ohien nondik norakoen errepasoa egiten, edo bestela esanda, txikitan jatorrak eta zintzoak zirenak handitan nola edo hala eta bizitzaren gorabeherak direla medio, handitan berdin dirautela egiaztatuz. Eta beste hainbeste txikitan zakarrak, gaiztoak, errietazaleak, egiazko basapiztiak zirenekin, handitan sasikume galantak bilakatu baitira, hau da, euren ingurukoekin txikitan bezala zakar eta maltzur jokatzen dutenak, hots, lanean pufoak eta edonon uzten dituztenak edo PPn sartutako lau katu beltz-beltzak... Munduan zehar denetarik gertatzen baita, mota guztietako bidegabekeriak, sarraskiak, iskanbilak, noski baietz; baina sortzen dituztenak gure aldamenean ere koskortzen dira.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...
E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario