jueves, 28 de junio de 2018

THE SNIPER - LIAM O´FLAHERTY



                         http://uberan.eus/?komunitatea/Txema/item/the-sniper-liam-oflaherty

Nola ulertu, asmatu, are gutxiago jakin ere, arestian Ukranian suertatu dena mendebaldeko hedabideak zein Putinen aldeko hainbeste bozeramaile eta baita mendebaldeko ustezko ezkertiar kazetari edo pentsalari ere informazioaren inguruan eraikizen ari diren aurreritzi zein ezinikusiezko amarauna barik? Izan ere, badakigu Putinen gutizia inperialista edo postsobietikoaren nondik norakoaen berri, badakigu zer nolako etekinak ateratzen dizkion zar txikiak errusiar nazionalismoari Errusiatik at bizi diren errusiar hiztungoen eskubideak aldarrikatzeko edo ustezko erasoen aurrean edonon eskua sartzeko indarrez edo behinik behin bortxazko (sasi)diplomaziaren bitartez. Alabaina, jakin badakigu ere ukrainiar nazionalistei dagokienez gauzak ez daudela oso argi eta garbi, Maidan famatuan bildutako hainbat eta hainbat eskuin muturreko taldeetako kideak zirela, hau da, gehienbat euren burua II Mundu Gerraren garaian naziei sustatu eta lagundutako ukrainiar nazionalisten ondorengotzat hartzen dutenak, orduko aje guztiekin, arrazakeria eta batik bat antisemitismoa barne. Badakigu taldeon zenbait buru oraingo ukrainiar gobernuaren parte izan dela hausteskundeetan igaro beharrik gabe, badakigu Maindango hainbat buruzagik Ukraniako erabateko (ber)ukranizazio bat eskatzen duela kosta ahala kosta, indarrez edo, hau da, herritarren eskubide demokratikoak erabat alde batera lagata. Eta jakin badakigu ere azken hau burugabekeria hutsa dela Ukrania bezalako estatu etniko eta kulturalki oso aberats zein geografikoki ia bitan banatu batean, non tokian tokiko hizkuntzen erabilera oso bestelakoa omen den, non aberri edo nazio atxikimendu sentimenduak oso anitzak omen diren; denetarik baitago estatu handi hartan, euren burua ukrainiar peto-petotzat hartzen dutenak baina errusieraz egiten dutenak, errusiar jatorrizkotzat dutenak ukraniar nazionalitateari uko egiteke, Errusiara bueltatu nahi duten ukrainieradunak URSS-minak jota edo, eta abar eta abar.
Gakoa eskualdean eskualdeko hizkuntza bakoitzaren hiztunen batez bestekoetan datzalakoan nago; baina, auskalo berriro ere, ezin baita aldez aurretik ezer zehatz edo tinkorik esan, hain korapilatsua baita ditxosozko identitateekin zerikusirik duen oro. Edonola ere, benetan dakigun gauza bakarra nork bere gauzak nahi bezala edo bere interesen arabera kontatzen dizkigula, hots, eta betiko lez, ezin garela fidatu ustez behintzat egunero informatzen diguten hedabideetaz, adi, erne, egon beharrean gaudela halabeharrez helarazten diguten orori muzin eginez, badaezpada. 

Eta hala guztiz ere, bada aspaldi eraso bortitzak hasi zirela, badaude hamaika hildako etnia edo ideologien arteko gorroto petralaren ondorioz, ba omen dago gugandik oso hur beste europear gerra bat hastapenetan, beste behin ere nazionalismo edo ismo guztien onura ala ajeei buruz gogoeta egiteko parada luze eta sakona egiteko emango diguna, tamalez, beti tamalez. 

Hau guztiau gogora ekarri dut duela gutxi Liam O´Flaherty irlandar idazle famatuarenSniper ipuin klasiko zoragarria berrakurtzen ari nintzela (baliteke norbaitek laster euskaratzea, merezi duelakoan bainago). Ez dut ipuinaren amaiera zapuztu nahi, ipuinaren indar handia bertan baitatza. Horrenbestez, pasartetxo hau aukeratu dut Ukrainian, Sirian, Yemenen, nonahi egiatan suertatzen ari denaren adibide gisa edo:

"Then the dying man on the roof crumpled up and fell forward. The body
turned over and over in space and hit the ground with a dull thud. Then it lay

The sniper looked at his enemy falling and he shuddered. The lust of battle
died in him. He became bitten by remorse. The sweat stood out in beads on his
forehead. Weakened by his wound and the long summer day of fasting and
watching on the roof, he revolted from the sight of the shattered mass of his
dead enemy. His teeth chattered, he began to gibber to himself, cursing the
war, cursing himself, cursing everybody."

The Sniper - Liam O´Flaherty

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...