lunes, 17 de diciembre de 2018

IDAZLE HANDIUSTEKOEN ALUKERIAK

Hitzen Uberaneko Komunitatea sailean argitaratutakoa: http://uberan.eus/?komunitatea/Txema/item/idazle-handiustekoen-alukeriak



-Egia al dun, laztana, Michel Houellebecqek dioena, emakumezkook ez duzuela umorerik.

-Zer???

-Bai, berak argi eta garbi zion La Possibilité d'une île liburuan: "les femmes manquent d'humour en général, c'est pourquoi elles considèrent l'humour comme faisant partie des qualités viriles"
-Hik uste al duk babokeria hori benetan?

-Nik? Galdezka ari naun bakarrik...

-Bai zera, hik leporatu nahi didak oso modu oker eta koldarrez nik umorerik ez dudana.

-Ez, nik ez dinat ezer...

-Jakina, hik uste duk oso graziosoa haizela, ezta? Hi beti txantxetan nik etxeko gauza serioei eutsi behar izan diedan bitartean, noski. Horrexegatik ere asteburu gauetan nahiago duk hire lagunekin parrandan irtetea nirekin etxean sofa gainean etzanda ezti-ezti egon ordez, nik aspertzen haudalako, ezta?

-Ez, ez dun hori, neska, laztana, eta gainera badakin, nik egiatan esan nahi ninana... Ni ez natorren bat Michel Houellebecq malapartatu horrek dioenarekin, bere esana kritikatu baino ez ninan nahi, bera bezalako idazle handiustekoen alukeriak hizpidera ekarri nahian.

-Ikusten? Adar joka ari natzaik eta hi berehalaxe kokildu egin haiz.

-Enee, seriotan ari hintzelakoan nengonan, izerdi patsetan eta guzti jarri naun.

-Badinat umorerik ala ez?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...