sábado, 2 de febrero de 2019

PETERPANKERIA



Aurreko zapatu gauean Gasteizko Alde Zaharreko taberna batean nengoen nire betiko aixkideekin. Orduan azaldu zen ezustean gaztetako lagun baten anaia, aspaldi ez ikusitakoa. Gauzak horrela, eta gizalegezko besarkada zein bizkarrekoak elkarri eman eta gero, anaiak ohiko hitz aspertuei ekin zien.

-Aspaldiko! Berdin zaudete hirurok! Zertan zabitzate?

-...

-Ezkonduta bazaudete!

-...

-Seme-alabak badituzue!

-...

-Aita bana galdu baduzue!

-...

-Benetan? Gainera, agureenak bezalako ajeekin eta guzti bazabiltzate!

-...

-Tira ba, esango diot nire anaiari zuekin egon naizena, poztuko da, bai horixe! Bera ordea beti bezala dabil, apenas aldatu da; hau da, Hernaniko batekin ezkondu, seme bat euki eta handik urte gutxira banadu zela kenduta. Eta ni hainbestean tatuajeenarekin ogibide jarraitzen dut eta orain banoa kolega batzuekin Hell Doradoko kontzertu batera, gero gainera gau pasa egiteko asmotan. Ondo ibili, mutillok!

Aspaldiko lagunak behin alde egin eta gero, komentatu nien nire aixkideei anaia batere aldatu ez dela, berdin dagoela, hau da, nerabe izaten jarraituko balu bezala. Orduan nire aixkideek gogoratzu zidaten haiek ni baino koskortuagoak, adinduagoak, zirela, baita ikusi berri genuen lagunaren anaia ere...

-M.ren anaia zure adinekoa da, 69koa.

-...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...