sábado, 19 de diciembre de 2020

AZKEN EGUNOTAKOA


 Bizi naiz nire oraina bailitzan etengabeko loerrea.
Amesgaiztoetan eraikitzen dut nire etorkizuna.
Eusten diot gozagaitza zaidan bizimoduari itzarrik.
Kexa eta etsia egin ditut nire nortasunaren ikurra.


Hori da saltzen dudan pertsonaia
Ezezagunek erraz erosten didatena.
Herriko plazan barregarri azaltzekoa.

Hala ere, gaur eta beti biziko ahal naiz lozorroan!
Amilduko balitz dohakabe egiten nauen ametseta
Bizitza ozpintzen didan ezinegona balitz lo-aizuna
Itxura eta txantxa ditut nik egiazko aiurri bihurria.

Hori da salgai dudan gezurkeria
Ezagunek agerian laster jartzen didatena
Etxekoak behin eta berriro aspertzekoa

Dena da komedia
Baita tragedia ere
Noiz bata ala bestea
Sekula ezin asmatu

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...