Badago Gasteizen Gabon gaueko ohitura zahar eta eder bat, etxera afaltzera joan aurretikoa, tabernetan zein txokoetan "Ardo Beroa", gehienetan debalde, banatzearena. Ardo beroa kanelaz, limoiaz, azukreaz, mertxika sikatuez/orejoiez, pikuez eta aran/mahaspasez egositako ardo bat da, ezin aproposagoa Gasteizko neguko hotzari aurre egiteko eta, zer esanik ez, gabon afalorduan senitaterkoekin bildu baino lehen burua zein sabela ondotxo, politto, berotuta; alkohola erreagatik beti likor tantta batzuk, edo txorrotada bat, gaineratzen za(izk)io eta. Badirudi antzerako Gabon ohitura Erdialdeko Europa osoan hedatua dagoela, Glunwein deritzotena. Nik, jakina, Asturias aldean nagoenez geroztik delako ohituraren falta izugarri sumatzen dut. Halere, ez dut esango zer dela eta, baina bai ordea gaurkoa bezalako gau batean nik legez edo ezarriko nukeela edonon. Nola edo hala baina beti derrigorrean.
domingo, 27 de diciembre de 2020
AZKEN EGUNOTAKOA
Alakranarenak
Eskorpioa inguruan duzula ezin zara inoiz patxadan egon, ez, ondo asko dakizulako eskorpioa noiz edo noiz kosk egingo dizula edozein txorakeria dela kausa eta batez ere gutxien espero duzunean, ezustean, berdin dio non edo norekin zauden, berdin dio behar bezala otzandu duten ala eztena kamustu dioten. Eskorpioaren izaera da, denok dakigu ezin diola bereari uko egin. Horrexegatik eskorpioa inguruan dagoela, haren ondoan beti erne bezain urduri egon ohi zara, ziztada edonoiz espero duzulako. Gainera, badakizu eskorpioak ez dizula hutsik egingo, zeren eskorpioa zerbaiti leiala baldin bada hori da bere izaerari, azken batean bere munduan izatea nolabait zuritzen duena, guztiekin ziztada aritzen baita etengabean, nola edo hala izorratu behar zaitu, nahitaez aztoratuko zaituen zerbait botako baitizu, barruan daraman pozoiak behartzen baitu, ez daki bestela jokatzen haren aldamenekoekin. Eskorpioa burua bete pozoi bizi da, alegia. Horrexegatik uxatzen ditu denok bere albotik, ezinbestez maite dutenak zein ezinbestez ere pairatu behar dugunok. Eskorpioa ez da jaio inor zoriontsua egiteko, ez eta inor bake santuan uzteko ere. Horrenbestez, eskorpioarengandik zenbat eta urrutiago, orduan eta lasaiago denok, batik bat zoriontsuagoak.
Bai, maitagarria ematen du, oso, guztiz errugabekoa ere bai; baina, egiatan oso piztia arriskutsua da, bai horixe. Izan ere, igande arratsaldean, etxeko egongelatik pasillora nindoala, bere txiza bat zapaldu, irristatu eta egundoko kolpea hartu nuen lipar batez hegan egin eta gero. Bada haren erruz ni naizen dorrea zerraldo amiltzen den bigarrengoa. Oraingoan ostera kolpe ederra, kristona, azken bi egunotan erdi elbarri nauena lepotik mokorreraino, etxetik irten ezinik, etxean zehar herrestan. Gauzak horrela, ez naiz gauza inori eguberri on opa egiteko indarrak biltzeko. Espero dut, aldiz, Gabonetako magia hor nonbait eta noizbait suertatzea, bai. Halere, ez dut uste, pandemia bizitzan behin bakarrik izanda gehien jota ere; ostegunean nire amaginarrebarenera joan behar izango baitut ezinbestez, minsorrez eta guzti, ozta-ozta herrenka, baita aurtengo covid19ren kontrako neurriak direla medio ere. Nola nahi duzue, ba, nik Gabonak maitatzea, nolatan!?
Bai, Euskal Herriko azken poeta hil zen, Arkaitz Mendieta. Hartara, Euskal Herriko egunkari nagusiko zuzendariak poetaren hilberria idatzi nahi zuen kazetariari galdetu zion.
-Nor zen Mendieta delako hori, zein fulbol taldetan jokatzen zuen?
-Ez, ez zen futbol jokalaria.
-Zein pilota txapelketa irabazi zuen?
-Ez, ez zen pilotaria.
-Mendigoizalea al zen?
-Abizenean baino ez zuen mendirik jo.
-Orduan, zer dela eta bere heriotzaren berria argitaratu behar nuke nire egunkarian?
-Poeta zen, oso poeta maitatu eta irakurria.
-Aizu, gazte, egunero jende goresgarri asko hil ohi da; baina, eskeletako orrialdea oso murritza da eta guk jendeak ezagutu eta estimatzen dituen hildakoen berri eman beharrean gaude soil-soilik, derrigorrean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario