sábado, 5 de diciembre de 2020

EGUNOTAKOA












Egoak ebakitzen ikasi beharra.

Bitxia da umetatik maite izan dituzun senitarteko horiek, koskortu ahala elkarrengandik urrunduagatik, beti eta gaurdaino ere estimatu dituzunok, eurenganako oroitzapenak zein oniritziak beti bezain xamurrak izanda ere, eurek ordea batere estimatzen ez zaituztela jabetu izana, alderantzizkoa baizik, ahal duten aldiro zu edozein huskeriaren kontura larrutzen zaituztela, zer esanik ez zureganako erdeinua eta gutxiespena beti lege izan dituztelakoan zaudenean. Bitxia da gero zure eurenganako estimu zein gorespena hain debaldekoa, alperrikakoa, izan dela asmatu izana. Are bitxiagoa da zure buruari galdetzen diozunean horrenbesteko esker gaiztoaren zergatia, urteak pasa ahala zurekiko zein zutarrekiko pilaturiko herraren zioa, zuk eurei egindako ustezko edo balizko kalte ala laidoa. Gaizki ulerturik, ondamurik, auskalo zer nolako zorra edota nor bere bidetik handitutakoan elkarrezina egindakoa? Batek daki! Egia esanda, tristea da, bai, mikatza, ; baina, denporaren ponderioz taimainako desengainaua gero eta xumegoa bilakatzen da, minsortxo bat, alafede.
<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/-dxWL50Kwrw" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...