Duela pare bat egun etxera bidali egin ziguten bere ikasgelako neska batek positibo eman zuelako. Hamar egunez teleskola. Biharamunean pcr delakoa egitera eraman eta gaur emaitza negatiboa eman digute. Orduan, bere amak eta biok elkarri begiratu eta galdetu egin diogu: " esango al diogu?" Zer dela eta? Etxera bidali zutenetik bere logelatxotik bi anaiendako atondutako jolasgelaraino joan ohi delako bakar-bakarrik maskara jantzita gurekin gutxieneko harremana eukita. Hau da, orduz geroztik hari inolako errietarik egin ez diogu, bake santuan bizi gara, esne mamitan etxean zehar, telebistaren aurrean goxo-goxo etzanda berari etengabe jaramon egin beharrik izan gabe, eta batez ere gurekin otzan-otzan jokatuz koronaren balizko arriskua airean dabilela eta. Izan ere, aiko-maiko egon gara, esan ala ez; tira ba, bere ama bai, ni inondik inora ez...
sábado, 13 de marzo de 2021
AZKEN EGUNOTAKOA
- Ez dut ulertzen, maitia, zer dela eta ni zure kuadrilaren aurrean aurkezteko gogo bizi min hori?
- Neretzat, laztana, nire koadrilakoen iritzia oso garrantzitsua da.
- Esan nahi duzu euren oniritzia jasotzea, hau da, egiatan komeni natzaizun ala ez...
- Pentsa, moñona, etorkizunean zu eta biok elkarrekin bizi izan ezkero, eurekin denbora asko pasatu behar izango dugu.
- Bai noski, zure amarekin bezala...
- Horixe! Ikusten zein azkar ulertu duzun?
- Banuen susmoa, bai, aldez aurretik...
"From him (the basque attendant) I learned, and have preserved ever since in a glass cell of my memory, that “butterfly” in the Basque language is misericoletea—or at least it sounded so (among the seven words I have found in dictionaries the closest approach is micheletea)."
Vladimir Nabokov in SPEAK, MEMORY (An Autobiography Revisited)
Honekin batera ere Nabokovek euskaraz "butterfly" esateko 200 hitz zeudela. Gehiegikeria galanta, noski. Euskara batuak "orokortutako" tximeleta hitzaz gain, egia da berba pila dagoela tximeletaren ordezko, hau da, tokian tokiko hitzak tximeleta bestela esatearren: mitxeleta, mitxoleta, pinpilinpauxa, pinpirin, inguma, kalaputxia, txiribiri, tximirrika, jainkoilo, txoleta, sorgin-oilo, mitxirrika, etab.
"Halatabe", halere, 200 hitz gehienok aldaerak baino ez dira. Halaber, euskaldun gutxik dakien adibide bat: 1562. urtean, Nicola Landuccio italiarrak Gasteizen bildutako hiztegi batean, Dictionarium linguae Cantabricae, "achitamachia" hitza jaso zuen tximeletaren ordezko. Hitz horrek bizirik dirau gaur egun Sakanako hainbat herritan, hau da, Iruñerrira aldera doan bidean Arabako Lautadaren luzapena, "botila-lepo", omen den herrialdean: atxiyamatxi Arbizun eta Lizarragabengoan, atxitamutxita Bakaikun eta Iturmendin, atxitemutxitari Urdiainen, matxita Etxarri-Aranatzen. Ez dira, beraz, tximeleta esateko tokian tokiko hitz bereziak "atxitamatxia" hitzaren aldaera hutsak baizik.
Bestalde, aniztasun ikaragarri aberats hau ez da sekula oztopo izan euskaldun gehienek elkar ulertzeko, Mutrikuko ordezkoa "kalaputxi" da -bertako herri aldizkariaren izena, gainera-, baina denok dakite tximeleta dela hitzik hedatuena, baita beste hainbat aldaera ere.
- Benetan, ni? Zergatik ni? Ni, gainera, dagoeneko ez naiz errege familiaren kide!
- Nork ordaintzen die zure bizkarzainei?
- Beharko, errege-ohiaren alaba naiz; ETAren itua...
- ETAk aspaldi utzi zion inor hitzeari...
- Eta terrorismo islamikoaren arriskua, zer?
- Horrexegatik joan zinen Arabia aldera txertoa hartzeko asmoz?
- Odol urdinerako txertoa oso bestelakoa omen da...
- Lasai, oraintxe bertan ikusiko dugu eta...
Gaur martxoak 1, astelehena, egun hits eta euritsua. Atzo nire bi seme gozakaitzen esker txarra zein begirunerik eza pairatu eta gero, gaur mahai gainean ditudan atarramendu txikiko betebeharrei erreparatuz, patuak orain arte nirekin izandako ezaxolakeria aintzat hartuta, Richard Straussen pasadizo hau etorri zait gogora ziplo.
1946an, Richard Straussi, orduan laurogeita hiru urteko gizona, kazetari bat oldartu zitzaion ozta-ozta honako galdera honekin:
- Zeintzuk dira zure planak etorkizunerako?
Strauss-ek besterik ez zuen esan:
- Hil!
Handik hiru urtera hil zen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario