martes, 7 de diciembre de 2021

GAINBEHERA


 

Bizian baldin badago egiazko ikuskizun benetan tamal/samingarririk hori da duda zipitzik gabe zuren bizitzaren parte izandakoen Infernura bideko etengabeko gainbehera, areago gainbehera hori zoroa bezain zantarra denean, akabera erabat zorigaiztokoa baldin bada, atzenean herioa datorrenean eta gainera hain ustegabean. Orduan berdin da delako zorigaiztoa zure ondotik oso aspaldi uxatu zenuen berak ukitzen zuen oro pozointzen zuelako, berdin da ere berarekin izandako tirabirak edo errotiko bateragaiztasuna, berdin da berak nahita edo agian oharkabez egindako minak, irainak edo dena-delakoak, berdin da berak denon inguruan eragiten zituen ezinegona edo arriskua. Berdin da, bai, hil eta gero gogoan egiatan nagusitzen dena errukia baita, zintzoa bezain zorrotza, baita beharbada, batez ere hainbat urtez elkarrekin egondakoan, bizi izandako zenbait une on, gogoangarri, xelebre eta abar ere Nik ez dut inor galbidean ikusi nahi, ez eta nire etsairik handiena ere, benetan izango banu, noski; aski dut nor bere bidean irautea gure egiazko ordua iritsi arte, baina sekula ez behar baino lehenago.
Hau da, jakina, nire buruari baino egin ez diodan gogoeta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario