jueves, 23 de diciembre de 2021

MALDAN BEHERA BOOKTEGIK BERRARGITARATUA


Hara, BOOKTEGIk argitaratu berri du nire liburutxorik madarikatuena, bai, duela urte pila sari oso ezagun bat irabazi ostean, eta orain behintzat kontura ez datorren tirabira petral bategatik, bertan behera geratu zena Hiriak argitara atera arte.

https://www.booktegi.eus/liburuak/maldan-behera/?utm_source=mailpoet&utm_medium=email&utm_campaign=euskal+literatura+euskaraz+booktegi

MALDAN BEHERA

Maldan behera

Conservas Abalosen jabearen alaba Euskal Herrira itzuli da aspaldiko partez. Bertan piano kontzertu bat eskainiko du izen handiko Liverpooleko Musika Saria eskuratutakoan. Bere sorterrian ere gorazarre egin eta domina bat lepotik zintzilikatu nahi diote, ustez edo Luzaro herriaren izena lau haizetara eraman izanagatik. Enara aiko-maiko dago, ez du jakingo onartu ala ez. Luzaro herriak ez du merezi, ez behintzat maiteeen duena kendu eta gero.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario