martes, 7 de diciembre de 2021

NEGUA HELDU DA ETA

 



Eta bat-batean negua agertu zen urrunean
Egunean eguneko ezinegonak abaildurik
Eguzkiaren izpi bipilen bila etengabean
Etorri zen ahaztuta bagenuen ipar hotzetik

Dena hasi da gure inguruan arin zimeltzen
Dakizkigun ziurtasun bakanak hala nola
Daramagun zama astuna agerian azaltzen
Denetarik saiatutakoan nagusi da ezaxola

Joan zaizkigu aspaldi baztertutako lagunak
Jaso dugu espero baino desengainu gehiago
Jakin ditugu sekula maite ez gintuztenenak
Jo gaituzte beti guk merezi baino gogorrago

Orain iritsi da zauriak behingoz osatzeko garaia
Orbainduko dira premiazko ahanzturaren bitartez
Ostutako ametsak eta pozak inoiz oroitzapen alaia
Ostenduko da bidaide genuen etsia ere ezinbestez

No hay comentarios:

Publicar un comentario