Ezin da denon gainean egon edozein txorakeriaren kontura. Ezin da tai gabe eskean egon eta zure ondokoak beti adi eta prest espero izatea. Ezin da behin eta berriro premia berriak sortu zure ondokoak beti larritzearren. Ezin da gauza guztien kontura kexu egon ezer atsegin ez duzula ezerk asetzen ez zaituelako. Ezin da umemoko bat bazina bezala jokatu zure bizitzaren ondarretan zaudel dena zilegi zaizulakoan. Ezin da zure ondokoak egiazko umemokoak balira bezala (eta maiz ere oso gaizki) tratatu eta hauek ez asaldatzea espero izatea. Ezin da bizitzari muzin eginda bizi eta inor leporatzea nahi ez izatea. Ezin da hain ezkorra, xomorroa, kexatia izan eta zure ingurukoak ez nekatzea. Ezin dira betiko matraka etsi/asper/lotsagarriak behin eta berriro errepikatu buruan besterik ez bazenu bezala. Ezin da bizi gainerakoen bizitza edo animoa ohituraz zapuzten. Eta horrexegatik ere noizik behin alde egin behar dut ezustean Landa alderaino urtegiaren gaineko ilunkerarekin batera nire burua baretzearren.
viernes, 2 de septiembre de 2022
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...
E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario