martes, 6 de diciembre de 2022

BANAKAKOA

 


Aitor dut aspaldi ez nuela pilota partidarik ikusten, osorik ez behintzat, gure aita hil zenetik hain zuzen. Banuen harekin zapatuero telebistatik ikusteko ohitura gauean afaltzera urten aurretik. Hortaz min egiten zidan telebista aurrean esertzeak pilota ikusteko, itzela. Atzo ordea ikaragarri gozatu egin nuen Ezkurdia- Altuna finalarekin, azken tantoa 21-21, horrekin dana esanda. Sekulako partida, Altunak galduagatik, Amezketakoaren alde nintzen atzo, bai. Egia esanda, ni larregitxo emozionatzen naiz partida egiatan ona denean, egundokoa gozatzen dut. Eta antzerako zerbait suertatu zait beti Mundialekin, ni mundialzale porrokatua izan naiz eta, baleike benetan jarraitu ohi dudan futbol txapelketa bakarra. Gauzak horrela, zer egin aurten Katarrekoarekin, nazka ikaragarria ematen baitit mundial petral honen inguruko guztiak. Tira ba, erdi hilda geundela, inolako ilusio edo emozio barik, mentalki hil hurrenean edo, berriro burua eta bihotzaren arteko borroka, tirabira; ez dugu esango, ez, Katarrekoak nola edo hala gaztetu ez gaituenik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...