martes, 6 de diciembre de 2022

KARRAMARROEN ANTZERA


 

  Hona dakardan amesgaiztoa egia borobila da, bart gauekoa, hau da, fresku-freskua, euskara hutsean. Amestu dut Hertzainak-eko Gari eta Josurekin elkartzeko nintzela nire hiriko Gasteiz Etorbidean, hau da, koskortua naizen aldean. Hirurok elkarrekin geundela Josuk eurekin jotzeko proposatu dit: "aizu, zegaiti ez dok gugas gitarra joten?" Nik uste nuen oker daudela, nik gitarrarik jotzen ez baitut, hori da nire anaia.

- Pasakotzuet nire anaian telefonoa.
- Ez, ez, hi nahi haugu -erantzun dit Garik.
- Baina ni... nik ez dut gogoko zuen musika -erantzun diot, auskalo zer dela eta- Dagoeneko ez. Egia esanda, oso aspaldiko kontuta begitantzen zait, badira urteak, ze diot, hamarkadak zuen kanturik aditu ez dudala. Nire egungo gustu musikalak oso bestelakoak dira. Gainera...
- Zer, zer - biok batera.
- Villaverdek ez baldin badu zuekin jo nahi, zergatik nik bai?
- Hori beste kontu bat dok, misterio bat. Baina, zuk gugas jo behar dok ezinbestez, gure azken kontzertua izango dok, Bitorixan ganera, nun bestela! -ekiten dio Josuk, gainera beti bere Mekoletako euskaraz, ez galdetu niri zer dela eta, ametsak amets.
- Benetan?
- Zu barik ezingo joagu egin, ezingo gara despeditu behar lez! -Berriro Josuk.
- Ondo ba -diot nolabait aspertuta eta batez ere oso arindua, handik ospa egin nahi dut-eta ahalik eta azkarren -egixa esan, bada musikari behingoz agur esan daixozuen...
- Ederto, arkalegas egongo gaituk kontzertua prestetako -erabaki du Josuk.
- Primeran, baina orain, laztana, lehen baino lehen aska gaitezan...
Horrezkero elkarri agur esan eta ni Etorbidean aparkatuta dudan kotxera noa zuzenean nire amarenera joateko, baliteke gertatutakoa nire inguruko guztiei lehenbailehen kontatzeko asmoz ere bai. Orduan, kotxea errepidean dudala, aurrera egin nahi baina ezin. Saiatzen naiz, bai, baina kotxea aurrera egin beharrean atzera doa azeleragailua sakatzen dudan aldiro. Izan ere, ezin dut kotxea kontrolatu, atzerunz eta ia ziztuan doa etengabean eta beldur naiz nire atzetik datozen kotxeen kontra talka egitera noan.
Zorionez, bai, esnatu naiz ustekabean. Ametsaren zergatia? Ba, egia esanda, luze hausnartzeko premiarik ez, potroetaraino nago-eta etengabeko eta batez ere usteko "agur betiko" kontzertuen inguruko komedia falstu eta xuhur guztiez. Eta hori da behintzat iratzarri orduko nire buruari eman diodan azalpena.
Eta berriro diot, amesgaiztoa, edo dena-delakoa, egia berdaderoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...