martes, 19 de diciembre de 2023

EGUBERRI IPUIN BAT


 

    Urtero bezala Eguberri garaian haurrek aitari Olentzeroak euren kaxatik ateratzea eskatu zioten arrenka.
-Zertarako gura duzue ateratzea, ez dabiltza, ezin dute kantatu, ez zaharrak, ez eta iaz erositakoak ere?
-Jooooo Aita atera itzazu,, Olentzeroak gura ditugu!
-Eeeeeeeeez, mutilok, ez dira premiazkoak, benetan ezetz.
-Baietz ba, amak agindu digu konpontzea ororekin bezala.
Eta agindu bezala bere ama arduratsu, orotan zaildu eta betiere abilak konpontzen lortu zuen panpina diaboliko biotariko bat gutxienez, zaharra hain zuzen; bestearekin, berriarekin, aldiz ezin, goitik behera desmontatu eta gero dena alper-alperrik. Hartara, Olentzero zaharra kantetan hasi zen.
-"ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! Ea ba, abestu dezagun: Olentzero joan zaigu mendira lanera. Intentzioarekin Ikatz egitera. Horra! Horra…!"
-Aizue, aski da! Zenbatgarren bider aditu beharrean gaude kanta zinez gogaikarri eta zentzugabe hori! - aita kexu betiko lez.
-Guk ez dugu behin ere sakatu panpinaren botoia -esan zidan seme nagusiak txikinaren baiezko keinu batez lagunduta.
-Nola ezetz, nork sakatu egin du orduan? -itaundu egin zien aitak bere bi seme errubakoei.
-Ez dakigu, benetan aita, guk ez dugu sakatu -erantzun zuten lepoa uzkurtuta.
Biharamunean ama eta semeak ohean etzanda zeudela, aita eskaileretan behera zihoan eta Eguberri Arbolaren parera heldu bezain laster:
-"ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! Ea ba, abestu dezagun. Olentzero joan zaigu mendira lanera. Intentzioarekin Ikatz egitera. Horra! Horra…!"
Bertan zeuden Eguberri Arbolaren azpian Olentzero panpina biak aitari irri zabalik begira. Hotzikara batek dardaratu egin zuen aita burusoiletik oin puntetara, zeharo. Hala eta guztiz ere, aita sukaldera sartu, gosaria prestatu eta egongelara bueltan zihoala kikara bat kafesne eskuetan beste behin aditu behar izan zuen Olentzero zaharraren kanta aztoragarria.
-"ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! Ea ba, abestu dezagun. Olentzero joan zaigu mendira lanera. Intentzioarekin Ikatz egitera. Horra! Horra…!"
Orduantxe zera ikusi zuen aitak: Olentzero berria zaharraren galtzarbetik oratuta. Hortaz, Aitak Olentzero zaharraren begi makur eta odolzaleei egin zien, eta ezin nabarmenago egin zitzaion txotxongilo zahar eta malapartatu alu hura Chuckyren ezpalekoa zela.
-"ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! Ea ba, abestu dezagun. Olentzero joan zaigu mendira lanera. Intentzioarekin Ikatz egitera. Horra! Horra…!"
(Beldurrezko Eguberri Ipuin hau behar bezain ondo irakurtze aldera Liszten “Totentanz” piano kontzertua gomendatzen dut)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...