Esan behar da ez dagoela euskara fintzerik Patxi Zubizarretak fintzen duen bezainbeste. Ikaragarri xamurra da bere idazkera ikaragarri jori eta zolia, liluragarria. Izan ere, Miangolarrarren nondik norakoak, edonora garamatzatela, agian euskal historia garaikidean doi-doi jitoan edo, di-da, goxo-goxo irakurtzekoak dira -baina beldur naiz euren neurrian ulertzeko aurretiazko eta gutxieneko ezagumen bat premiazkoa den, eta ez dakit nik hori gaur egungo irakurle gehienen eskura dagoen tamalez, horretan, eskarmentua dela medio, oso ezkorra naiz eta-. Labur bilduz: irakurketa historiko oso didaktiko eta batik bat atsegina. Orain bai, nire buruari derrigorrezko galdera: Posible al da euskarazko literatura euskal abertzaleak ez izandako pertsonai historiko garaikideak protagonista hautatzea, ala horiek ez dira, euskaldungoaren gogamenean politikoki zuzenak, salgarriak, behintzat. Zertara dator hau? Maltzurra naizelako, ez besterik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MUSEOA
- B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario