lunes, 17 de junio de 2024

TOLSTOI TXIKI GUZTIOK


 

    - Beste behin ere Tchaikovskyrekin?

- Ez laztana, ez, Rachmanivov dun, hire gurasoek oparitutako hiru CDak gainera.
- Baina ez al hidan esan errusiarrak batere atsegin ez hituena, ezin huela idatzi edozein errusiar konpositoreren musika jarrita, arranditsuegia, efektistegia, melenga hutsa zelako.
- Bai, maitea. Baina, hik badakin nik txorakeria asko esaten ditudala, parrastaka.
- Zer idazten ari haiz orain?
- Karlistaden inguruko istorio bat.
- Zein izen ipiniko dion?
- Ba oraindiokan ez zakinat, GUDA ETA BAKEA omen....

No hay comentarios:

Publicar un comentario

HIRITAR SUMINDUA

                                                - Egun on, Patxi! Nora zoaz hain pipertuta? - Etorri, anbulatoriotik nator enegarren egunez ...