lunes, 24 de junio de 2024

HIRITAR SUMINDUA


                                             May be an image of 13 pertsona eta testua


 - Egun on, Patxi! Nora zoaz hain pipertuta?

- Etorri, anbulatoriotik nator enegarren egunez mediku batek artatuta izan ahal izan gabe.
- Bai, lotsagarria da. Zerbitzuak gero eta eskasagoak, kaskarragoak dira. Ez omen da sosik.
- Orduan, zer egiten dute gure zergen diruaz?
- Auskalo! Baina, aldi berean gero eta enpresa pribatu gehiago ari da publikoaz arduratzen
- Esango dizut gauza bat; ez nau batere harritzen gero eta jende gehiagok Milei bezalako personaje bati botoa emateak.
- Esan nahi duzu justizia soziala zitala, ezbidezkoa, kaltegarria dela aldarrikatzen duen txorimalo horri?
- Horrixe, bai. Edo aukeran, Ayusoren ezpaleko norbaiti.
- Hori, hori, asma dezatela politikari zikin, ustel eta listopasatu guztiok potroetaraino gaudela... justizia sozialaz!
- Ez dizut oso ondo ulertzen; baina, bai, potroetaraino...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...