miércoles, 31 de octubre de 2012

AURREUSTEA



Eguerdian haurraren zain eskolako patioan. Bertan bildutako guraso gehienek elkar ezagutzen dute auzoko omen baitira. Baina, badira banaka batzuek ia inor ezagun ez dutenak, bai beste auzo batzutatik etorritakoak direlako, bai etorkinak direlako eta espaineraz ondo konpontzen ez direnez gurago dute inori txuntik ez esatea. Nik ikasturteko lehenengo egunetan emazteari berba egin nion, ez naiz akordatzen zeren kontura, orduz geroztik goizero elkarri agur eta hitz aspertu batzuk egiten dizkiogu, gizalege hutsa da, ez baitut gauza handirik ondo ezagutzen ez dudan emakumezko bati esateko. Baina, hitz aspertuak hitz aspertu betiere zerbait asmatzen dut elkarri esateko gure semeak ikasgelara sartu aurretik. 

Senarrari ez, ez dut ezagutzen, ez zait ezer elkarri esateko hau aukera suertatu, ez dut bilatu ere  orain arte inolako premiarik izan ez baitut, seme txikia eramaten dut eskolara goizero, bertara sartu orduko alde egiten dut nire betebeharretarantz, ziplo. Edonola ere, behin baino gehiagotan esperoan gaude pare-parean eta ixil-ixilik. Eta ez, ez zait batere otutzen berari komentatzeko. Suposatzen dut  gazteleraz ondo egiten duela haren emazteak ikaragarri polito egiten baitu. Areago, Senegalekoa izanda ere, lehenengo egunetan frantsesez ere egin zidan nik bere herria ezagun nuela aitortutakoan,  bertan nola edo hala frantseez moldatzen saiatzen nintzela halabeharrez, egia esan nekizkien wolofezko hitz batzuk ere aho puntan nituela, neska oso atsegina, jatorra baita eta berarekin behin hitz eta pitz hasi orduko bide ematen dizu txantxetan ere hasteko.

Senarrarekin ez, ez dago giro, ez dit egundo aukerarik ematen, patioan topo egin eta nire aldamenean jarrita ere zuhaitzarena egin nahiago duela begitantzen zait, nirekin inondik ere berbetan hasteko batere gogorik ez balu bezala, nabari zaio oso begiak zerubidera eraman nahiago duela. Gainera, ez diot sekula irribarrea ikusi, uzkur ematen du, deseroso balego bezala hainbeste jende artean, beltza izateagatik, etorkina izateagatik, arrotza izateagatik, auskalo zergatik. Eta nirekin bezala badirudi ez diola gainontzeko gurasoetariko inori berriketan paradarik ematen, ez eta gutxieneko hitz aspertuok, goizetan ozta-ozta saihets daitezkeenak nahitaez albokoarekin. 

Gaur eguerdian txunditurik geratu naiz benetan xelebrea bezain tristea begitandu zaidan pasadizu baten aurrean. Eskolako sarrera nagusiaren ondoan zain geunden eguerdiro bezala, beti bezala nork bere ezagun edo lagunei lagun egiten die. Senarra heldu eta nire ondora jo egin du beti bezala ere, hots, hitzerdi esan barik. Orduan, eskolako hesian lagunduta geundela beste aita bat agertu da, guraso guzietariko bigarren ego hirugarren etorkin beltza. Nire lagunaren senarrari kostatu zaio, baina beste aita berari begira zegoela jabetu orduko beraganantz jo egin du bostekoa ematearren. "Zer moduz?", esan dio gazteleraz, besteak "ondo esan beharko" serio-serio erantzun eta besterik ez, hortxe bertan utzi egin dute biek berriketa elkarri besterik esateko gogo edo hizpide handirik ez zutenez. Izan ere, bistan zegoen ez zirela elkarren lagun handirik, ez ziren herkideak ere, ez zuten ama edo eskola hizkuntza berberaz egiten. Orduan, nire buruari galdetu behar izan diot zer dela eta besteari bostekoa ematera joan zaion hain agerian izanda elkarren ezagunak ere ez zirena. Ez dut itzuli-mitzuli egingo, senarrak bertan zain geunden guraso guztiotariko aita horri agur esatera behartua sentitu omen du bere burua hau bera bezain beltza zelako, argi eta garbi; hartara, hori ez al da arrazakeria mota bat? Auskalo, nik ez dakit holakoa den ala ez, baina bai segurutik politikoki batere zuzena ez dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...