viernes, 12 de octubre de 2012

USTEZKO ILE KIZKUR HORI

Ezin besterik, gure gurasoenera heldu eta laster Venezuelakoa irizpidera atera egin du ama. Berak ezin du sinetsi, ez du sinetsi nahi, badaki zein zen haren aukera eta honek pot egin du zeharo. Gure amak badu, guk badugu, oso lotura estu-estua herri horrekin, beran hainbat urtetan bizi baitzen, horrez gain bere ahizpa eta ilobak bizi eta jaio egin baitziren; guztiz arraroa baldin bada gure amak ez du bere gainontzeko anaiekin harreman handirik, egia esan bere Venezuelako ahizpa baino gutxiagotan ikusi ohi ditu-eta. Bestalde, Venezuelako senitartekoak betidanik joan-etorrietan Atlantikoren ertz batetik bestera, aurten ere izan ditugu hemen uda partean, esa jakina, pozarren omen zeuden oraingoan euren hautagaia irabazle irtengo zelakoan. 

Tamalez, ez da suertatu haiek espero, desiratu bezala. Tamalez idatzi dut ondo asko, nik neuk ere aukera hobea zela deritzodalako, bazelako garaia aldaketarako, ezinbestekoa edozein egiazko demokrazia, hautagaia bera inoiz eta inor izandako hobea, eskuzabalena, ikasiena, argiena, toleranteena, benetan demokratena zelakoan, edo bestela izanda urte askotan egiazko eta guztientzako pokitikak egiteko gauza  ematen duen politikari bakarra. Izan ere, lehenengo aldiz bazegoen herri osoa batu edota aintzat hartzeko joera bide zuena, bere klase interesetatik haratago begira omen zegoela herri xehearen kezkak zein premiak-eta kontuan hartzen baitzituen, ezin hobeto zekiena venezuelar guztiekin eta guzitientzat lan egin zuela, aldez aurretik bere udalean ondo asko erakutsi duen bezala, goi mailako kumea izanda, behekoak ere, edo batez ere, lagun izan nahi dituena.

Capriles ez zen gailendu eta nire bertako senitartekoak bezalakoen artean hutsopila nagusi, Noski baietz, baina aldi berean ere euren hautagaiaren porrota ez da Venezuelako berezko arazo larriaren enegarren ondorioa baino; Carpilesek ez ditu ordezkatzen venezuelatar gehienak klase ertainak baino, eta hauek gutxiengoa dira. Venezuelatar xeheak ezin dira berarekin indentifikatu etsaiarekin egiten baitute, Caprilesek ezin du ranchitoetako jende pobrearen botoa bereganatu hauen aldeko politikak, nahi adina murritzak edo okerrak izanda ere, egin dituen bakarra Chavez delako, eta badakigu ondo jaiotakoarena da esker onekoa izatea.

Erosta joka ari dira, ezin dute ulertu, erruaren ustezko arduradunaren bila hasi badira, ohiko konspirazio teoriari eusten diote. Bai noski, garaipena hurrean zutelakoan oraingo hutsopil hau berebizikoa suertatu egin zaie, oraingoan ez baldin badute lortu, noiz eta nola hurrengoan? 

Auskalo, baina haiek, berez jabetzeke ere, badakite ondo asko zer dela eta Chavez garaile suertatzen da etengabean. Behin batean Venezuelan nengoela, euren urbanizazio esklusibo eta polito zaindu batean afaltzera eraman ninduten, ni beti eraman ohi baininduten edonora bertan ezin nintzelako inora ni bakarrik joan badaezpada, mahai inguruan Chavezen kontura hitz eta pitz ari ziren, politikaz ezinbestez. Bazituzten irizpide Chavezen ideologia ezkertiarraren nondik norako ia ezkutu edo ezezagunak edo bere bolibarismoaren sasiko edo ustezko oinarriak? Bai zera, bazegoen mahi inguruan jende ikasia, nolabait bere herriko politikaz eta batik bat presidenteari buruzkoak esateko gauza edo omen zena; baina, irizpidera ekarritako guztia Chavezen ilea kizkurregia zela omen zen, hau da, Chavez venezuelar herri mestizoaren ordezkaria zeneko leloa deseuztatu nahi zuten bere ile kizkurrak odol beltza zuela adierazten omen zuelako argi eta garbi, ez zen lau-laua indiarrena bezalakoa, ezin zen beraz gehiengo mestizoaren ordezkaria izan, Chavez gezurti hutsa zen bere odolaren jatorria ezkutatzen baitzuen gehiengo mestizoaren botoa bereganatze aldera. Hori zen Chavezen herri xehearekiko politikaren trikimailuak azaltzeko asmotan, eta jakina hori bezalako  hizka-mizkak ziren/dira ere bere etengabeko arrakastaren gakoa oraindik ere urte askotarako eta herri osoaren bake zein berradiskidetzearen kalterako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...