Irinak ez dit diosalik esaten kafetegitik alde egiterakoan agur esaten dioenean, Irinak ez die banaka batzuei baino agurrik egiten eta ozta-ozta, aldian behin akaso. Irinak jelazko begiratua du ezer eskatzen diozunean, zerbitzari baten aurrean egon beharrean URSSeko bulego batean bazeunde bezala sentitzen duzu zure burua. Izan ere, Irinaren urratsak geldo-geldoak dira Israelera emigratzeko izabideak egitera joandako errusiar judu bat bazina bezala. Irinari ez zaio gauzak birritan eskatu bekozkoa zimurtzea nahi ez baldin baduzu. Irinak gorrarena primeran egiten daki, ez baldin bada benetan gorra edo ia-ia. Irinaren aldarteak, gure Irinarenak, ez du zerikusirik argazkian agertzen den neskatoarekin, niri argazkikoarena bezalako irriño goxo eta eder bat izatea gustatuko litzaidake, baina. Mundua ez dakit, baina goizeko kafesnea behintzat betiere atseginagoa litzateke. Jainkoari esker, nik badut aukera Irina bere herrian piura honetan irudikatzeko, itxaropena sekula galdu ezin da eta
domingo, 31 de enero de 2016
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MUSEOA
- B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario