martes, 9 de febrero de 2016

HIRUDIA

Zu eta biok



Anjel Lertxundi, <em>Zu</em> aurkeztu zuen egunean.
Anjel Lertxundi, Zu aurkeztu zuen egunean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016-02-04 / Txema Arinas - Idazlea
E
z dut inoiz gogoko izan medikuntzaren edo gaitzaren arteko gaiak jorratzen dituen literatura. Jakin, ordea, badakit literaturagai oso berezia dela gogoeta luze eta sakonak, eta beharbada oso pertsonalak eta zintzoak ere bai, egiteko parada apartekoa eskaintzen baitu. Horrenbestez, ezta harritzekoa herioa nahitaezko pertsonaia duen narratiba batek hain emaitza onak jaregin izana, eta bat bakarra aipatzearren, agian edo nire ustetan behitzat aipagarriena, Thomas MannenDer Zauberberg (Mendi Magikoa, 1924). Gurean, ordea, eta azken urteotan argitaratuak, Joxe Aranzabal arrasatearrarenMedikuak esan dit minbizia dudala (2005) edo Juan Gracia Armendariz iruinsemearen Diario de un hombre pálido (2010). Bi liburu benetan goraipatzekoak gaixoaren bizipenenen berri ematen digutenak oso ikuspegi ezberdinetatik. Nik, ordea, oso gainetik irakurri ditut, edo agian hobe nuke esatea oso urrunetik, hau da, bi istorioen nondik norakoak idazgai hutsa bailiran, nigan inolako eragin emozionalik edo ez bailuten; hau da, irakurketa akaso epelegia, gaitzaren gai nagusiarekin zerikusirik ez zuten beste alderdi batzuetan erreparatuz, besteak beste, umorean. Bai, badaude idazle kaskarrak, baina baita irakurle kaskarrak ere. Edonola ere, aitor dut nirea medikuntzaren eta gaitzaren gaiari muzin egiteko jokaera hotz bezain ganoragabekoa zela, hau da, gaioi gertutik aurre egin behar izan ez dionarena.


Anjel Lertxundiren Zu liburuarekin guztiz alderantziz suertatu zait. Lehenik eta behin, nik oraintsu gaitzarekin eta heriotzarekin zerikusi zuzen eta batez ere familiarra duen bizipen bat pairatu behar izan dudalako oso gertutik. Bigarrenik, aldiz, Lertxundik Zu pertsonaiaren minbiziaren nondik norakoen berri emateko hautatutako ikuspegiak bete-betean asmatu baitu istorioa niri behintzat guztiz atseginagoa edota hurrena egokitu zekidan. Izan ere, Lertxundik bere burua, edo hasiera batean Zuren hurkoena, senarra kasu honetan, —liburuan zehar idazlea eta hurkoena tartekatu edo lardaskatu egiten baitira—, aukeratu du protagonista. Alde horretatik nolatan ez egin irakurleak sarritan egin ohi duen ariketa ia instintiboa bere burua narratzaile edo protagonistarekin antzemanez. Gauzak horrela, gaixoaren aldamenean etengabe dagoen protagonistaren nondik norakoak ditugu irakurgai. Badira, beraz, Lertxundi edo Zuren senarraren gogoetak, liburua mamitzen dutenak, gaitzari zein heriotzari buruzko gogoetak, noski, baina gaixoaren alboan dagoenaren ikuspegitik, hau da, gaitzaren eta heriotzaren menpean ez dagoenarenak, baina bai ordea euren ondorioen mendekoa denarenak. Anjel Lertxundiren gogoetak dira, hau da, aspalditik maisu dugun idazle zinez trebe eta jori batenak. Maisutasun hori liburu pertsonal eta gogor honetan ikaragarri erabiltzen du. Zuren bitxo-aren kontrako borrokari buruzko narrazioa txit orekatua da, ondo harilkatua, oparo aberastua, hainbat aipu literarioz zein zertzelada pertsonalez eta beti bezain txukun idatzia. Irakurketa zintzo eta hunkigarria da ezer baino lehen, ni behintzat erabat inarrosi nauena, zergatik ez aitortu, Lertxundik berak dioenez, biluztea lizunkeriatzat hartzen duen gizarte baten parte ere izanda. Esan nezake, atrebentzia baldin bada ere, Zubezalako liburu batek autolaguntza generoa nola edo hala zuritzen duela, edo hobeto esanda, delako genero trauskila erabat zentzugabetzen duela, liburuetan topa dezakegun laguntza bakarra, plazebo bakarra, egiazko literaturan baitago, batez ere Lertxundiren Zu hau bezalako irakurketa zintzo eta aberats bat baldin bada.



«Halaber, ustez badakit idazten ari naizenak arrisku pertsonal askoren aurrean jartzen nauela ere: asko ez du nire ahalegina ulertuko, biluztea eta aitortza lizunkeriatzat hartzen dituen gizarte baten parte naiz». (Zu, Anjel Lertxundi).

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...