lunes, 22 de febrero de 2016

HORTZ BATEN ISTORIOA



Bart, gauerdian, egundoko mina ahoan, ezpainak puztuta eta erauzitako hortzaren hutsunea erabat mindu eta beltzitua. Gaur goizean jeiki orduko nire dentistari hots egin diot larri-larri galdezka, ez dut batere atsegin inor zapatu batean nire gauzekin aztoratzea; baina aspaldi honetan sano hipikondriako ibiltzen naiz osasunarekin zerikusirik duen ororekin. Hortaz, berbetan jardun dugu luzaz, whassapen bidezko argazkiak tartean, hots,zer.nolako zora/lagungarriak diren garai digitalok. Dena ondo, normal, astelehenean artatuko nau Oviedora itzulitakoan. Artean etengabeko ondoeza aho erdian, ibuprofenoaren mende bizi naiz. Eta gaur gauean auskalo zer ahoratu behar lagunekin apaltzerakoan.Hauek dira nire larunbat honetako gogoeta zein kezka hutsalak. Badakit hor kanpoan denetarik dagoela, hildako gizabanako goresgarriak, izugarri sufritzen ari diren errefuxiatuak, erreskadan erailtzen ari diren emakumezkoak, Espainiako gobernua eskuratzeko etengabeko tirabira zein azpikerietan jotake ari diren mota guztietako politikari maltzur eta boteregoseak eta abar eta abar. Halere, nire mundu osoa erauzitako hortzaren hutsunean bildu da, ez besterik...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...