Hiriko bodegoi zaharretariko bat oraintsu ireki berria aurreko jabeek itxi eta gero. Herriko eta betiko sukaldea: ajoarrieroak, txipiroiak saltsa beltzetan, bakailao tortila goxo-goxoak, Burgoseko odolosteak, zezen buztana Arabako Errioxaz, tripakiak, antxoak oilotan eta orohar sasoian sasoikoak urteko arabar ardo hiru aukera ezin hobeagorekin lagunduta. Halako tabernak nagusi ziren gure hirian ez hain aspaldi, Alde Zaharrean zein auzo gehienetan barreiatuak, azalezko inolako glamourri gabe, casas de comida peto-petoak, hots, jatetxe itxurosoen handinahirik gabe, historikoki Arabar Errioxako zein inguruetako nekazal familietako zenbait kidek zabaltzen zituzten euren etxeko ardoa hiriburuan saltze aldera; gaonatarrak, luzuriagatarrak...Gaur egun bart goxatu genuen Bodeguilla Álava, Bodegón Gaona eta auskalo zein gehiago zabalik geratzen dira doi-doi (luzuriagatarren Casa Felipe itxi berria delakoan nago eta). Esan liteke aspaldiko bodegoiak hurrenez hurren ixten joan direla haren iragana edo jatorrizko ezaugarriak beti behar bezala aintzat hartzen jakin ez eta hainbat gauzatan beti kanpora begira egon den hiri batean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario