jueves, 7 de abril de 2016

HIRUDIA

Ekialdeko hitzak

 
Mokattam auzune txiroa, Kairon. Bertan kokatu zuen <em>Laranja bat zaborretan</em> eleberria Patxi Zubizarretak.
Mokattam auzune txiroa, Kairon. Bertan kokatu zuen Laranja bat zaborretaneleberria Patxi Zubizarretak. KHALED ELFIQI / EFE
2016-04-07 / Txema Arinas - Idazlea
P
atxi Zubizarreta zutabe-kidearen Laranja bat zaborretan (2016) leitu berri dut. Liburu ikaragarri eder eta xumea (Patxiren testuarekin batera Mintxo Cemillanen ilustrazioak ere goraipatzekoak dira), Kairoko auzunerik xelebre eta pobreenetara, hau da, Zaborraren Hiriaesaten dioten Mokattan auzunera zein Hilen Hiri famatura bueltan eraman nauena. Halere, honetan nire begiratua ez da izan turista agian apur bat begiluze batena, hau da, ustezko edo balizko exotismo baten bila ari den turistarena, baizik eta Karabinoren zein Nagib itsuaren gorabeheren bitartez bizi eta gozatu ahal izan duen irakurlearena liburu osoan zehar eta, batik bat, itsu kontalariaren ipuinei esker. Goxatu dut izugarri, bai, lehenago Patxiren Eztia eta ozpina (1995) edo Atlas sentimentala (1998) liburuekin gozatu nuen bezainbeste.

Esan liteke Edward Saidek salatzen zituen Richard Burtonen ezpaleko orientalista klasikoen aldean, Zubizarreta gure etxeko edo euskarazko Juan Goytisolo dugula, hau da, Islam zein arabiar munduari buruzko irudi estereotipatutik haragoko begiratu zabal, aberats eta batez ere enpatikoago bat eskaintzen saiatzen den idazlea. Egia esan, Patxi aspaldiko orientalista klasikoen neurriko bat dugula baieztatzeko badago guztiz erabakigarria den froga bat: arabiar literaturaren beste hainbat obrarekin batera Mila gau eta bat gehiago (2002) ere euskaratu du bere gogara, hau da, ipuinen hautapen pertsonal bat eginez eta zenbait pasarte gainetik eraldatuz. Patxi bada, beraz, Islam zein arabiar kultura ohiko topiko edo estereotipo zital, murriztatzaile edo gutxiesleetatik aparte ezagutarazteko lan itzela egiten duen idazle zintzo eta saiatu bat.

Izan ere, edozein gizarte edo kultura ezagutzeko edo gutxienez inguratzeko iturrietatik literatura dugu beharbada aberatsena. Literatura ezer baino lehen ahotsak baitira, kasu honetan askorendako ustez eta printzipioz arrotz edota apika etsai begitantzen zaionaren berri ona ematen digutenak. Gauzak horrela, aitortu beharrean gaude Patxi Zubizarreta bezalako idazleei zor diegula ahots horiek eskura izatea, haiek asmatzen dituzten ahotsak edo haiek uler/irakur ditzakegun hizkuntzetara itzultzen dizkigutenak.

Hortaz, Islam zein arabiar munduari buruzko ikuspegi zabalago bat izate aldera, eta gutxienez turismotik haratago, gutako askori ia ezinbestekoak suertatu zaizkigu Najib Mahfuz Nobel egiptoarraren lanak —Zubizarretak berak Mahfuzen Mirarien kalezuloa (2006) edo Mila eta bat gauen gauak (2006) itzuli zituen— egiazko Kairo hiriaren barne-muina ezagutzeko, Mohammed Xukriren Al-Sauq al-dâjilî (1985), Zoko Txikia, edoAl-khoubz Al-hafi (1973), Ogi Hutsa, Tanger aldeko haur txiro zein mota guztietako arloteen eguneroko bizimodu gogor eta petralaren berri izateko, edota Patxi Zubizarretak berak itzulitako Adbela Taia marokoar idazle benetan ausartarenSalbazioko armada (2007) eta Erregearen eguna (2011) liburuak. Arabiar idazleen zerrenda oso luzea da, noski, bai arabieraz idazten dutenena, bai beste edozein hizkuntzatan egiten dutenena; baina, guztioi esker mosaiko moduko ikusmira bat osa genezake aspaldi honetan, eta gehienetan motibo beltz eta deitoragarriengatik, puri-purian dauden erlijio eta kultura baten funtsezko aniztasunaz janzte aldera.

Edonola ere, idazle horiek osatzen laguntzen diguten ikuspuntu hori ezin aproposagoa izan daiteke, edozertara begiratzen dugula suertatu ohi denez, gure joera kritikoa garatu edo sendotzearren ere bai. Horretarako arabiar idazleen euren munduarekiko begiratu kritikoak ere balia ditzakegu, bereziki fundamentalismoaren zein arabiar diktaduren kontra jo eta ke ari direnenak, besteak beste Ali Ahmad Said Esber, Adonisgoitizeneko siriar poetaren iritzia: «Erlijio musulmanak eragotzi dio arabiar kulturari goi mailakoa izatea».

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...