Liburu/bitxikeria galanta. Coetzeeren The Childhood of Jesus nobelan, non Hegoamerikako herri batera joandako ume baten gorabeherak kontatzen dituen, besteak beste gaztelerarekin izandako arazo eta oztopoak, Otxoa abizeneko andere bat agertzen da. Bai, gazteladun herri gehienetan guztiz arrunta den Ochoa deitura euskal grafiaz idatzita eta pertsonaiaren balizko euskal jatorriari buruz inolako aipamenik egin gabe, gainera. Zer dela eta halako grafia makina bat espainiar zein hegoamerikar ospatuk daramaten abizenerako? Bada Coetzeeren keinuren bat auskalo norentzat? Ala agian ez zekien oso ondo Ochoa nola idatzi, googlen bilatu, euskaraz topatu, gustatu eta bere liburura zuzenean eroan egin zuen besterik gabe? Eztakipa, baina haritik tiraka hainbeste gorrotatzen ditudan nobela metaliterarioren bat asmatzeko parada ezin hobea...
sábado, 16 de abril de 2016
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
DESENGAINUA
Gainerakoekiko desengainuaren kontra: - Sekula ez sinetsi lagun asko, zeruan zein infernuan, parrastaka dituztela etengabean aldarr...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...

No hay comentarios:
Publicar un comentario