jueves, 7 de abril de 2016

LILI ETA BIOK - Ramon Saizarbitoria


Bukatu dut, ezin sinesturik nabil, baina azkenik bukatu egin dut. Atsegin zait Saizarbitoriaren estilo dotorea idazkera mantsoa, geldoa, esaldi luzekoak eta detailleetan erruz erreparatzen duena zinez maite dudalako. Baina aitortu ere aitortu beharrean nago irakurketa zaila dela, asko eskatzen duela, maiz nekatzen duela, aldian-aldian aspertzen duela, askotan ere liluratzen duela, gehienbat goxoa, xumea, zolia, bikaina dela, baita asko merezi ere duela.

"Bistan da liburu erosi berria dela, eta, gainera, liburu-dendako zorroan eman dio. Mailegatzen ez diren liburu horietakoa dela, oparitzekoa eta beretzat gordetzeko, beraz. Erantzukizuna arintzeko, gustatzen ez bazaio, uzteko arazorik gabe beste baterako, esaten dio, egoera bakoitzak bere eskakizunak direlako, "Gainera, norbaitek gogoko duena ez zaio beste bati gustatu behar nahitaez" eransten du eta idazleekin, gainerako pertsonekin bezala gertatzen zaigula, baina areagotuta, barne-zoko ilunenak erakusten dizkigutelako: batzuentzat jasanezinak direnak gustatzen zaizkigula eta maite ditugunei dena barkatzen diegula. Eta alderantziz, noski.

-Baina gustu ona existituko da."

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...