jueves, 18 de agosto de 2016

KURDUAK?




Kurduak? Zeintzuk dira horiek? Espainian ez dira existitzen. Ezagun dituzten bakanek ISISen kontrako borrokalariekin lotzen zituzten. Halere, orain dela gutxi arte kurduak terrorista hutsak ziren, bai, ETA eta IRAren ezpalekoak, Turkiakoa bezalako estatu moderno eta demokratiko bat errotik suntsitu nahi zutenak. Eta abertzaletasun kurdua? Beste hainbeste, Espainia aldean, nazionalista guztiak gaiztoak dira oso printzipioz, zilborkoiak, etnizistak, insolidarioak, biolentoak, baserritar peto-petoak, zabar-zabarrak, maltzurretan maltzurrenak! Turkiako estatuak euren hizkuntza eta kultura zapaltzen zituela, lider zein intelektual kurduak eraso eta atxilo hartzen zituela... Hori ez zen posible, Erdoganen Turkia Rajoyren Espainiaren ispilua omen zen, holaxe aldarrikatzen zuten bi buruzagiek prensaurrean eta guzti, argazkiak lekuko. Gaur kurdueraz idazten den egunkari bat itxi dutela? Eta? Espainiar guztiei bost, Garzonek berak ez al zuen Egunkaria itxi inolako taxuzko froga barik? Holakoxeak dira gauzak Espainistanen: kurduak ETA dira... ez baldin bada argazki edota pantaila batean azaltzen ISISen kontra borrokan ari den kakiz jantzitako emakume eder bat Kalasnikova eskuan, noski, orduan ez, orduan libertatearen gudariak ei dira, orduan gutarrak ditugu...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...