jueves, 25 de agosto de 2016

EUSKAL GRAMATIKA




Euskal gramatika, txikitan ikastolan irakatsi zizutenetik zure senitarteko euskalzaharrei aditu zenienera edo koskortu ahala edonon irakurritakora eta bestetzuen ezpainetan aditutakora doan aldea. Ze ba? Etengabeko aldaketak, salbuespenak, aspaldi zuzenak ziren esamoldeak eta gaur egun batere ez direnak, idazteko etengabean aldatzen diren arauak. Horrenbestez, paperaren gainean jartzen zarenean ahoan duzuna nola idatzi aiko-maiko zaudela, berdin zaizu euskaraz eskolaturik izatea edo hamar etxeko euskaldun herri peto-peto batean jaio izana.

Edo bestela esanda, eratu gabeko koine baten mesedetan behin betiko duda matazaren mende bizi beharra. Eta hau guztiau gutxi bailitzan, badaude auskalo nondik baina perretxikoen modura sortzen diren bat-bateko edo behin behineko euskaltzainak zure okerren usnan, euskararen zaindari edo apaiz zorrotz eta zurrunak, hizkuntza sakralizatzen dutenak ia ustekabean. Gauzak horrela, hau da, objektu sakratua behin bilakatuta, euskarak fededun zintzo eta batik bat otzanak eskatzen ditu berezko agnostikoak bere elizatik uxatu bitartean. Edonola ere, Jaungoikoak anpara gaitzala fedearen zandarietatik... ala zaindariengandik?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...