viernes, 9 de septiembre de 2016

GAURKO SORGINAK




Gaur atzo bezala sorgina berriak nire ama bezalako biktima ezin egokiagoen bila ari dira, hau da, atsoak, alarguntsak, etxean bakarrik bizi direnak eta aspaldiko gaixoak, kronikoak, direnak. Gauzak horrela badira oso abilak, artetsuak, kosta ahala kosta pertsona hauenganaino iristeko hirugarren pertsona baten bitartez, edozein aitzakia dela medio eta betiere balizko biktima bere etxean bakarrik dagoelarik. Hortaz, etxera behin sartuta eta antzinako sorginen trikimailu zein amarru ber-bertsuak erabiliz, nire ama bezalako onezko pertsonei saldu nahi dizkieten edabe, kuttun eta antzerako sorginkerien bertute edo mirarien nondik norakoen kontura hitz eta pitz ari dira harik eta balizko biktimaren mesfidantza, egonarria eta batez ere borondatea (hau da, hamaika bider gizalegez ezetz esanagatik) garaitu arte. Eta gaur atzo bezala ere nik badakit zein den konponbidea gaur egungo sorgin berritsu eta iruzurtiok usatu edo akabatzeko; azken hau, noski, metaforikoki bakarrik baldin bada ere...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...