lunes, 26 de septiembre de 2016

ANTZEKO-PAREZIDO


Hautestundeak gora eta behera, eta "txoko"ko gauzak inondik baino lehen kanpotik ikusita ere, eta ez geografikoki hain zuzen, nire txoko metafisikotik baino, egia esan dena ikaragarri astuna, aspergarria, ezagunegia, ezer baino lehen tribala, banderizoa, begitantzen zait, hau da, nor bere talde zein legearekin, ezertan amore emateko asmo zein gogo barik badaezpada mugitzerakoan lur galtzen du, nor bere lubakian poltronara noiz igoko zain, baina ez taxuzko edo oinarrezko aldaketak egiteko, itxurak edo azalezko zein ezberdina dela zuritzeko ezinbesteko zenbait aldaketa egiteko baizik. Euskal gizartearen nondik norakoak antzeko-parezido baitira lubaki gehienetan. Badaude, gainera, inork aitortu nahi ez dituen gutxieneko adostasun orokorrak gizartea antolatze aldera, eta ez, ez gara oso eskumakoak, ez eta oso ezkerrekoak ere. Izan ere, giro-sozialdemokrazia batean bizi gara halabeharrez, hortaz ezta batere harritzekoa EAJkoen politika zein gainontzeko alderdiena oso-oso antzekoak izatea funtsean. Eta inor nagusi diren edozein euskal alderdiri botoa emanez inolako iraultzarik edo egiteko laguntzen duelakoan baldin badago ezin da egon okerragorik. Bestela esanda, banderak ez dira etorkizuneko egitasmoak, banderak dira bandoak bereizteko eta kito. Herrialde aberats bat izatearen aje onuragarriak; Badakit bando bakoitzaren suharrak ados egongo ez direna, horrexegatik hain suharrak dira.

Ignacio Diaz Olanorem "Erromeriatik bueltan".

No hay comentarios:

Publicar un comentario