miércoles, 30 de noviembre de 2016

DUDA-MUDATAN




Herrestan, arrastaka, narras, tatarrez, herrestaka,

ñabardurak ñabardura, ezta erraz,
kalekumeok doi-doi ditugu bereizten,
Hortaz, ez dakit nik gaur arratsaldean
umea eroan dudan arrastaka
edo berak ostera herrestan
edo gripeak jota nindoan tatarrez
edo aspaldiko gogo abailduak herrestaka.
Edonola ere heldu naiz etxera narras
eta gauzon inguruan duda-mudatan
halako (E)huskerietan motel betiko lez
eta adimemena beti bezain eskas.

No hay comentarios:

Publicar un comentario