Haurrak kostaldean euren aititamamekin eta gu etxean bakarrik, zarata apurrik ez, isila nagusi fraidetegi batean bageunde bezala . Egunero bezala jeikitzeko lehena naiz. Atsekabetzen naiz, egonezinak bultzatuta kalera irten naiz. Asteburuetako kafetegian agurrik ez, inork ez dit esan "buen día, guapu, ¿lo de siempre, vida?" Batere ez. Barra atzeko zerbitzariak kafesnea atera dit. Mahaira eroateko propisamenik ez -nik betiere ezetz esanagatik-. Es dit kafesnearekin batera bizkotxo bero egin berri zatirik ipini atzo bezala. 1.30€ euro enan dizkiot 1.25€ ordaintzeko eta, espero bezala ere, ez dit itzulkinik eman, ez eta behin eserita nengoela mahairaino ekarri. Es diot ezer esan, jeiki berria naiz eta oso gogogabeturik, goibel samar ere bai igandea nire ni semeekin luze eta patxadatsu jolasean egiteko egunak da eta. Zorionez uda bueltatu da, eguna epela baina eguzkitsua dago. Eta bai, zerbitzaria ez da normalean barra atzean dauden bi andere atsegin eta jatorretako inor, hauen ondoan egon ohi den agure muturluze larrusendoa baizik, jabea omen. Goizegi etorri naiz eta oso nabarmena da. Kafesnea zain dut, baita etxean iganderoko garbiketarako tramankulu guztiak ere.
domingo, 2 de julio de 2017
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario