martes, 8 de enero de 2019

BALTASAR ERREGEA




-Benetan diot, pasatzen ari zaretelakoan nago.

-Baina nori okurritu...???

-Niri esan zidaten erregeak gurasoak direla esateko.

-Baina hori nork esan zizun?

-Bilduko zinegotzi batek omen.

-Ah, bai, hori bakarrik?

-Ez, "Gora Olentzaro!" ere ozen aldarrikatzeko eskatu zidan. Halere, plazako guztion aldartea ikusita kokildu egin nintzen, alafede.

-Gaitzerdi...

-Baina, esaidazu benetan, hainbesterako izan al da?

-Esan dezagun zure herrira kateaz gainezka eta guzti estraditatzeko adina, Espainiako guraso gehienek aho batez eskatuta; begira bestela sareetan zer nolako zalaparta eragin duzun.

-Banekien nik euskeraz egin behar nuela, baina.

-Berdin dio, Voxekoek zure burua eskatu dute dagoeneko; kanpotik gure espainiar tradizio jatorrak propio suntsitzeko etorritakoa zarela esanez.

-Nik txantxetan baino ez nuen egin nahi...

-Garaiotan? Baina, baina, inuxente hori...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...