jueves, 31 de enero de 2019

OTSOAREN IPUINA

HITZEN UBERANeko Komunitatea sailean argitaratua: http://www.uberan.eus/?komunitatea/Txema/item/otsoaren-ipuina


Gezurra badirudi ere, hau ezta nik propio asmaturiko ezer, hau da atzo nire seme nagusiarekin izandako elkarrizketa eskolako hizkuntza ariketaren harira; badago apurtxo bat eramoldatua, jakina.
 
-Aita, ipuin bat idatzi behar dut otsoari buruz.

-Ondo ba.

-Laguntzeko esan dizut, ez dakit nondik hasi.

-Idatzi nahi duzuna; baina,  ez egin, arren, Otsoa eta Txanogorritxuaren enegarren bertsioa.

-Ez, otso zintzoari buruz idatzi nahi nuke.

-Zein?

-Kantuko otso zintzoa, “había una vez un lobito bueno al que maltrataban todos los corderos…”

-Ederto, zergatik ez, atsegin dut, bada garaia otsoak goraipatzeko ere.

-Hau da gaiztoa izan nahi ez zuen otsakume baten istorioa.

-Nork edo zerk behartzen zuen gaiztoa izaten?

-Bere aitak.

-Nola?

-Otsakumearen aitak ehizan egiteko agintzen/bultzatzen zuen, bestela goseak hilko zela estakuru.

-Eta aita otso hori ez zegoen zuzen ala; otsoek jateko ehizan egin behar dute ezinbestez.

-Baina nire otsakumeak ez zuen gogoko gainerako animaliak akabatzea.

-Laztana, otsoak haragijaleak dira, ezin dira barazkijaleak izan.

-Orduan nire otsakumea ezin da zintzoa izan ala?

-Haragilea baldin bada beste animalia batzuk ehizatu behar ditu elikatu ahal izateko derrigorrez. Horrenbestez zure otsokumea ezin da gaiztoa izan, bere izaeraren ajea da eta.

-Orduan otsoak ezin dira gaiztoak izan?

-Otsoak gaiztoak izan daitezkee denok bezala, hau da, egiten dutena gaizki eginda baldin badago.

-Eta nola egiten dute gaizki?

-Gauza gaiztoak egiten baldin badituzte.

-Adierazi nahi didazu otsoak gaiztoak izan daitezkeena premiarik gabe norbait hiltzen baldin badute?

-Ehhh, bai, horixe!

-Baia otsoek ez dute sekula premiarik gabe inor hiltzen.

-Baaaaa…. Nola ezetz, behin baino gehiagotan artalde bati eraso egin ohi diote eta jateko gai direna baino ardi gehiago garbitzen dute.

-Eta hori ez al da izango gizakumeek behartzen dituztelako?

-Aizu, motel, idatzi nahi baldin baduzu otso zintzoaren ipuina, egizu Otsoa eta Txanogorritxoaren beste bertsio bat.

-Benetan ahal dut?

-Bai, baina bertsio berri horretan Txanogorritxoak otsakumea jan dezala burruntzian ondo erreta.

-Aita, faborez, hori ergelkeria galanta da: neskatoek ez dute otsakumerik jaten…

Txema Arinas
Berroztin, 2019/01/25

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...