sábado, 9 de enero de 2021

AZKEN EGUNOTAKOA






Elurra oso aspaldi ez bezala. Eta, auskalo noren edo zeren madarikazioa balitz bezala, baina berriro ere etxean konfinaturik...

 

 -Erregeak nire gurasoak direla?


-...

-Zer nahi duzue esatea, nire aitak Olentzeroren antz handiagoa duelakoan nago; baina, tira, zuek baldin badiozue...

-...

-Bai, egia da, gu etxean garen hiru astapotroak aintzat hartuta, gure ama bai dela magoa, baita majoa ere.


Urte luze zital gaizto krudel baten akabera

Honaino iritsi gara doi herrestan akiturik
Bidean utzitako lagun eta ametsak atzera
Tai gabe eta orotan huts egiteaz nazkaturik

Nire burua gogotik engainatzeaz aspertuta
Nire denbora erruz alperrikaltzeaz damututa
Nire albokoak egunero nazkatzeaz nekatuta
Nire gogoa beti ezinetan saiatzeaz harrituta

Urte berri bat dena errotik iraultzeko aukera
Hemendik aurrera goiari eusteko agindurik
Bide berriak asmatu eta jorratzeko irteera
Agurra osasunbide bakarra dela sinesturik

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...