viernes, 14 de mayo de 2021

AZKEN EGUNOTAKOA



Zer darabilkidan gogoan galdetzen didazu zuk FB maite-gorrotogarriak. Begira ba, Palestinakoak izugarri atsekabetzen nauela, sekula ez bezala gainera, batez ere gure garaiotako paradigma gisara, Palestinakoa gero eta garbiago dudalako nahita usteldutako gatazka bat dela boteretsuen laguna edo morroia den borreroaren interesen alde. Esan nahi dut, ez dagoela konponbiderik inork benetan konpondu nahi ez duelako konponbidea oso agerikoa izanda ere. Denok dakigu ondo baino hobeto zein den biktima, Palestina, eta zein borreroa, Israel, denok dakigu zein den gatazkaren funtsa, eta, etsiak etsi, denok dakigu ere ez dagoela inoren aldetik inolako egiazko asmorik gatazka eragindako bidegabekeriari errotik aurre egiteko. Are okerrago, gero eta nabarmenagoa da gure hedabideek biktima egiazko borreroa dela sinestarazi nahi digutela bidegabekeriaren gainean eraikitako bake faltsua nolabait kolokan jartzeagatik, borreoaren estatus quoaren alde egiten dutela argi eta garbi gero eta atzerakoiagoa, norberekoiagoa eta batik bat insolidarioagoa den gizarte baten laguntzaz: la cañita...
Egungoak bai direla garai likidoak, eta betiere egiazko borreroen alde, Palestinan zein Mendebaldeko Saharan, edonon.


- Bidalidazu berriz lantxo hori lehenbailehen; bost minutu barru eskura, prest, izan behat dugu eta.
-Lasai, oraintxe bertan ordenagailua hartu eta lantxoa zuzen-zuzen bidaliko dizut .
Orduan, ordenagailua zabaldu eta pantaila piztu orduko mezu bat agertzen da ezustean; "Sistema gaurkotzen ari gara; itxoin 20 minutu, mesedez: barka itzazu erazgopenak".
Ba hori, sarri askotan susmoa izaten dut dena nire inguruan gaurkotzen ari dela nire bizitza izan ezik...


- Ondo ba. Nik Urkulluren neurriak bertan behera utziko nituzke zu Bilbotik Castroko etxera joan ahal izan zaitezen aspaldiko partez. Baina, zuk ere mesedetxo bat egin behar zenidake.
- Zein ba?
- Ximó Puigenak, aldiz, ontzat emango zenituzke Torreviejan bizi den nire amaginarreba gurera etorri ahal izan ez dadin.
- Ados!


- Orduan, datorren hilean bai, ezta? Datorren hilabetean beste eskualde batean bizi diren gure senitarteko zein adiskideak ikustera joan ahal izango gara?
- Ez dakit ba. Noiz jarri zuten hesia inor eskualde batetik bestera alda ez zedin?
- Nik uste "estado de alarma" delakoa kendu zutenean.
- Egia da, bai, pandemia bukatzekotan zegoela aldarrikatu zutenean.
- Udaroa bukatu baino lehen denok txertatuta egongo ginela agindu zigutenean.
- Bai, baina noizko uda izan zen hori?
- Auskalo! Ni haur-eskolan nengoen!
- Zuk uste gure aitonamonak noizbaiten ikusiko ditugula?
- Beranduegi omen...



 
Noizbaiten zerbait esan, idatzi edo auskalo zelan adierazi nuelako utzi ninduten bazter.

Norbaitekin auskako zeren kontura errieta egin nuelako sailkatu ninduten betiko liskarzale.
Nolabait maite dudanaren alde gogotik borrokatu nahi izan dudalako hartzen naute ergel.
Norabait ekinaren ekinez, eta beti zintzo, heldu nahi dudalako begiratzen didate dohakabe.
Nonbait honaino ekarritako bide malkartsutik behingoz aldenduko naizelako ametsak ditut bidaide.

Galdetzen didatenean noiz hasi nintzen denboraren joanaz jabetzen, pelotariak ni baino gazteago ematen hasi zirenean erantzuten dut, txikitan, nerabetan ere bai, denak oso jende nagusia begitantzen zitzaizkidalako halabeharrez. Hala ere, pelotarien zuribeltzeko argazki zaharrak ikusten ditudanean duda-mudatan hasten naiz..

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...