miércoles, 27 de marzo de 2024

ZILBOR-HESTEA

 


    Zergatik ez naiz gauza

Aztoratzen,
Atsekabetzen,
Aspertzen,
ezari-ezarian akabatzen
nauen ororekin
mozteko?
Nolatan moztuko dut
eguneroko arazoekin
etorkizuneko kezkekin,
iraganeko ajeekin,
lotzen nauen zilbor-hestea?
Zertarako moztu behar
Zinez axola didaten gauzekin
Maiteen ditudan hurkoekin
Atsegin ditudan zereginekin
Bizirik nauten gorabeherekin
Katramilatzen nauen bizitza?
Noiz edo non topatuko dut
Nire ohiko egonezinaz,
Zitalaren aurreko saminaz,
Edertasunaren minaz,
Okerra zuzendu eginaz
Gobobetetzen nauen beste
zilbor-hesterik?



No hay comentarios:

Publicar un comentario

¿TRUCO O TRATO?

       Son la una y pico de la mañana y oigo que llaman a la puerta de casa. Retiro la mirilla para ver quién está al otro lado y solo veo...