miércoles, 4 de septiembre de 2024

HERRI TXIKIA...


 

    Nork esan zuen herri txikietako bizimodua lasaia, geldoa, gizakien neurrirakoa dela, hots, tamainako txorakeria? Nik dakidala auzoko zein ezkon-senitartekoekiko konpromisoak, ustekabeko bisitak, erosketak egiteko ondoko herri nagusirainoko etengabeko kotxe bidaiak, gauetan loa etengabe zapuzten dizuten inguruko herrietako jaietan jaurtitzen dituzten etxafleroak eta abar eta abar direla medio... Eta hau guztiau gutxi ez balitz bezala, gaur hemen beraneantea ere den eta auzokoen artean nire kontura gaizki esaka ari den amaginarreba bazkaltzera etorriko da... Egia da, bai, udako oporrak oso aproposak direla nola edo hala indarberritzeko, batik bat zeinen urbanita zaren, erabatekoa, zenbat maite duzun "hirimodua", asfaltoa zainetan, gogoraztearren. Ba hori, udako zipriztin bat goizeko 7etatik esna gainerakoak noiz jaikiko zain.

   

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...