miércoles, 4 de septiembre de 2024

PENA ETA PESADUNBRIA

    - Hau pena eta pesadunbria, udara bukatzen ari da.

- Lasai, maitia, laster udagoiena izango dugu, urtarorik ederrena.
- Bai zera! Hori zuretako, bero sapa gorrotatzen duzula, ez dituzula jende multzo handiak zein udako uju eta aja zoroak atsegin, hondartza bakartietan zehar ibiltzea zein Kantauriko ur izoztuan murgiltzea gustuko dituzula, udazkeneko koloreak maite dituzula.
- Horixe bai, bakardadea eta edertasuna elkarren ondokoak!
- Zu hilda zaude, horrexegatik ez duzu maite urtarorik biziena.
- Bai, egia da, eta horrexegatik ere zoriontsua naiz hondartzak ezari-ezarian hustu ahala, bizitzaz lasai askoan mamua banintz bezala gozatze aldera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¿TRUCO O TRATO?

       Son la una y pico de la mañana y oigo que llaman a la puerta de casa. Retiro la mirilla para ver quién está al otro lado y solo veo...