miércoles, 4 de septiembre de 2024

OPOR TANTTAK


    

      Adingabekoa denez txikerra ekarri behar izan dugu nahitaez; nagusia berriz hirian lagata. Ez du hondartzara joan nahi. Behartzen baldin badugu gurekin hondartzaraino etortzeko, ez du bainurik hartuko Atlantikotik gertu dagoen ur ikaragarri goxoa guk zelan gozatzen dugun ikusiagatik. Izan ere, kexaka, purrustaka, baita edozein huskeriaren kontura gaizki esaka ere jardungo du etengabean gure buruak ia-ia eztanda egin arte. Horrenbestez, badaki, jakina, ondo asko zertan ari den, aspertu, atsekabetu, asaldatu nahi gaitu kosta ahala kosta bakean utz dezagun, hau da, egun osoan bere osabak utzitako etxearen barruan ordenagailuari atxikita, gure etxeko logelatxoan balego bezala, potrojorran egon ahal izate aldera.


Nerabezaroa, noski. Denok izan gara nerabe, baita oso petralak ere, baliteke bera baino hamaika bider gehiago. Halere, sekula ez zitzaigun burutik pasa gure gurasoak hain nabarmen, zuzen, tai gabe izorratzea. Bagenekien muga bat zegoela, oso fin eta zehatza. Tamalez, ezin dut nire koinatuaren etxeko harresitik behera jaurti, ahal badut portuko uretaraino, hori, antza, delitu bat edo delakoan. Gauzak horrela, guk atzo bertan nire emaztearen familia betidanik beraneatzen den herrian barrena ozta-ozta etxerik etxe auzoei bisita egindakoan, berak gaur, bakarrik, eta gainera auzokoek beraiek eskatuta ia urtero etortzen garelako, gauza bera egin behar duela ezinbestez esatea okurritu egin zait. Zer dela eta? Ni ere gaiztoa naizelako, eta haren ahuleziak edo ezagun ditudanez, besteak beste bere gurasoak ez direnekiko oso atsegina, adeitsua, gizalegezkoa, izatea, badakit gaur oso egun luze eta nekosoa izango duela harik eta bere aita petralak adarra sano jo egin diola jabetu arte. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...